Prestakuntza-jarduerak

Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2023-2024 ikasturtea (2. edizioa)

Argitaratua: Thursday, 22 June 2023, 10:24 AM
Jardun bikoa logoa

Aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean burutu da Jardun bikoa helduen euskalduntzean ikastaroa, eta, orain, bigarrenez eskaini nahi dugu berariazko prestakuntza, helduen euskalduntzean euskara-eskolak ematen ari diren irakasleak jardun bikoan prestatzeko.

Bigarren aldi honetan, 2023ko urritik 2024ko martxora bitartean gauzatuko da ikastaroa. Prestakuntza-eskaintza elkarren osagarri diren bi ikastarok osatzen dute, online egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2023ko irailaren 4tik 19ra bitartean izango da.

Ikastaroa

Atala

Tutoreak

Orduak

Prezioa

Epea

Jardun bikoa I

Plataforma:

Bi mundu plataformaren bitartez konektatzea

Ana Rodríguez eta Fidel Vegas

40

86,80 €

 

2023/10/05 – 2023/11/05

Jarraipena:

Ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea

Ana Rodríguez eta Fidel Vegas

2023/11/16 – 2023/12/20

Jardun bikoa II

Autonomia:

Ikasleen autonomia sustatzea

Andoni Tolosa eta Marga Ibañez

40

 

86,80 €

2024/01/11 – 2024/02/11

Ebaluazioa:

Ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea 

Andoni Tolosa eta Marga Ibañez

2024/02/22 – 2024/03/22

Lehen ikastaroak bi atal izango ditu:

    • Plataforma: Inguru birtual eraginkorra, aurrez aurreko ikasprozesua, ikuspegi kolaboratiboa, era sinkrono eta asinkronoa nola uztartu.
    • Jarraipena: Tutoretza, feedbacka, pantaila bidezko grabazioa (bideoz emandako feedbacka).

Bigarren ikastaroak beste bi atal izango ditu:

    • Autonomia: Ikasleei ikasten laguntzeko estrategiak garatzeko laguntza; bai plataforma erabiltzean, bai jarduerak bakarka edota elkarlanean egitean.
    • Ebaluazioa: Xedea da ebaluazioa ikaskuntzaren eragile bilakatzea.

Prestakuntza-egitasmo honetako lehendabiziko ikastaroan matrikulatu ahal izateko, klik egin behar da IRAKASBILeko esteka honetan eta aurrematrikulaziorako formularioa bete. Matrikulazio-prozesuan, lehentasuna izango dute bi ikastaroak jarraian egiteko asmoa adierazten dutenek, baita 2023ko urtarrilean lekurik gabe geratutako euskaltegietako irakasleek ere (betiere, ohiko aukera-berdintasun irizpideak urratu gabe).

Comments

  • Alaitz Gonzalez Ardanaz - Fri, 22 Sep 2023, 8:22 AM
    Egun on!
    Noiz irekiko da matrikulazio garaia?
    Eskerrik asko
  • Naiara Zubimendi - Fri, 22 Sep 2023, 9:15 AM
    Egun on, Alaitz:
    Oraintxe bidali dizkizuegu onarpen-mezua eta matrikula burutzeko jarraibideak (gaurtik hasi eta irailaren 29ra arte duzue epea).
    Ondo izan.

Beste eduki interesgarriak

Jardun bikoa helduen euskalduntzean

1217 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (I)

Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) bi mundu plataformaren bidez konektatzea eta b) ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea. Hala, plataforma birtual bat diseinatzeko eta erabiltzeko oinarrizko printzipioak identifikatzea eta eredu honetan ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak sortzeko jardunbide egokiak hautatzea izango da lehenengoren helburu orokorra. Bigarrenarena, aldiz, honako hauek identifikatzea: monitorizatzeko estrategia eta protokoloa zein ikasleari ikasprozesuan era eraginkorrean lagundu ahal izateko atzeraelikadura emateko baliabideak.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean

Jardun bikoa helduen euskalduntzean: online ikastaroak 2023an

2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean

1218 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (II)

Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz, eta "jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-ibilbidea osatzera dator. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) autonomia sustatzea eta b) ebaluazioa hizkuntza-eragile bilakatzea.