Prestakuntza-jarduerak

343 – HEOCaren gidalerro nagusiak: B2 (2016-2017)

Argitaratua: Tuesday, 13 September 2016, 9:44 AM
HABE

Irakasleak

 Hasier Agirre eta Agurne Aizpitarte (HABE)

Aurkezpena

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua uztailaren 31n argitaratu zen EHAAn. Eta 2015eko urriaren 1etik aurrera jarriko da indarrean ondorio guztietarako.

Horrela, bada, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren baitan, euskalduntzegintzan dihardugun guztiok erreferentziazko oinarrizko curriculumaren eskakizun eta zehaztapenetara egokitu behar dugu Euskaltegiaren Curriculum Proiektua, ikasprozesuaren programazioa, langaien eta ikastunitateen diseinua, ikastereduak —aurrez aurrekoa, jardun bikoa, autoikaskuntza—, ebaluazioa eta euskara-mailen egiaztatzegintza.

Erronka handia da aurrean duguna, baina etenik gabeko hobekuntzaren bidetik eta profesional guztion orain arteko eskarmentua baliatuz gaindituko dugu.

Horregatik eta horretarako, Curriculuma ezagutarazteko, hain zuzen ere, berariazko prestakuntzaegitasmoa taxutu zuen HABEk 2015-2018 ikasturteetarako. Ikasturtero bost ikastaro eskainiko ditu, dohainik eskaini ere: hiru, urritik urtarrilera (A1, B1, C1); eta beste bi, otsailetik maiatzera (A2, B2).

Ikastaro bakarra egiteko egokiera izango dute euskaltegietako irakasleek egitasmoak dirauen bitartean; hain zuzen ere, maila bateko ikastaroari etekina ateraz gero, gai izango baitira curriculumaren gidalerro nagusiak beste mailatara egokitzeko.

Antolatzailea

HABE

Hartzailea

Euskaltegietako irakasleentzat, plaza-kopurua bete arte (60 ikasle gehienez)

Ikastaro-mota

On-line

Datak

Hasiera: 2017/02/08
Amaiera: 2017/05/12

Ordutegia


Lekua

On-line

Izena ematea

2016ko irailaren 21etik urriaren 6ra  Izena eman

Iraupena

50 ordu

Matrikularen prezioa

0€

Baldintzak

Baldintzak eta betekizunak: Ikasgela www.irakasbil.eus > NIRE IKASTAROAK helbidean dago. Ikastaroaren hasiera-egunean, ataritik plataforma barrura sartu, eta idatzi dagozkizun erabiltzaile-izena eta pasahitza. “Nire ikastaroak” sailean aurkituko duzu ikasgela.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, IRAKASBILen, ikastaroari dagokion eremuan, aurkituko duzu ekitaldi honetan baliatuko den dokumentazioa.

Comments