Azaroaren 22an (asteartea) eskainiko du José Ramón Rodríguez irakasle adituak. Bertan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu hemengo estekan aurkituko duzun formularioa.
2022ko irailaren 26 eta 27an, Assumpta Ayerdi Olaizolak eta Maider Sagredo Escuderok (Sorginlore Gizarte Elkartea) "Berdintasunaren ikuspegia zabaltzen" ikastaroa eman zuten, Ulibarri euskaltegiaren eskariz HABEk antolatuta. Bideo honetan, ikastaroan landutakoez aritu zaizkigu, guztion jakingarri.
2022ko irailaren 16, 19, 20 eta 23an, Josu Lartategik "C2 mailari buruzko zalantzak, galderak eta gakoak" ikastaroa eman zuen HABEk antolatuta. Bideo honetan, ikastaro hartan landurikoaren laburpena eskaini digu.
Bideo honetan, ikastaroaren zuzendariaren aurkezpena eta Yolanda Olasagarre irakaslearen azalpenak ditu entzungai ikastaroaren nondik norakoen berri jakin nahi izan dezanak.
Berdintasunaren ikuspegi orokorra aurkeztea (testuingurua, marko legala…) eta didaktika arloan zentratzea, materialgintza eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan.
Ikastaroaren helburua da ahozko eta idatzizko jardueren planifikazioaz gogoeta egitea, betiere xede izanik ikaskuntza testuinguraturik antolatzea eta ikasleak gure klaseetara joan daitezen sustatzea. Beraz, helburua da eskolak nola eman pentsatzea, bai hizkuntza-edukiak sistematizatu eta dosifikatzeari begira, bai jarduera edo ikasgelako kudeaketa berbideratzeko aukera izan dezagun, baldin eta aurreikusitakoa behar bezala ez doala ikusten badugu. Azken batean, klaseak ikasle guzti-guztien inplikazioa lortzeko moduan planifikatu behar dira, baita hizkuntzaren erabilerarekiko jarrera positiboak eragiteko ere.
Ikastaroa planteatuta dago C2n hasi berriak diren irakasleentzat, edo C2 agiridunak izan arren C2ko eskolak ematen hasi gabeentzat. Ikastaroaren helburu nagusia da irakasle horiek prestatzea C2ko eskolak emateko.
C2n jardun gabeko irakasleei zein C2n hasi berriak direnei laguntzeko ikastaroa da. Ikastaroaren helburu nagusia da irakasle hasiberrien ohiko zalantzak eta galderak baliatuz gako baliagarriak ematea.