Deirdre Barry-Murphy adituak "Una introducción a la enseñanza semipresencial: cómo conectar dos mundos (Jardun biko irakaskuntza: nola konektatu bi mundu)" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta.
Egoitz Etxeandia adituak "Adimen artifiziala (AA) erabiltzeko irizpideak" mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. Mintegi honetan, euskara-eskolak ematean AA erabiltzeko irizpideak eta zenbait erabilera-modu aztertuko dira.
Mintegia bi saiotan banatuko da:
1. Saioa (2025/01/30). Oinarrizko ezagutza: instrukzio praktikoak, promptak nola egin, aluzinazioak, sesgoa, alderdi etikoa...
2. Saioa (2025/03/06). Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako gaiak: klaseen planifikazioa, material didaktikoa egin, ebaluazio-errubrikak, irudiak...
Oharra:
*EHUren Uda Ikastaroak Fundazioaren eta HABEren arteko lankidetzari esker antolatutako "Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" ikastaroan izena emateko epea, berriz, maiatzaren 8tik aurrera zabalduko du EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak.
"PRIMERAN! C1.2" materiala aurkezteko online saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, irailaren 25eko saioaren bideo-grabazio editatua eta aurkezpenean erabilitako dokumentazio osoa daude hemen eskura.
'Lidergoa I' ikastaroaren helburu nagusia lidergoa zertan datzan erakustea da, pertsonen ongizatean eta garapenean oinarritutako kultura eraikitzaileagoa sortzen duen lidergo-estilora iritsi ahal izateko. 'Lidergoa II' ikastaroaren helburua, berriz, gatazkei buruz hitz egitea da. Bietan ere, metodologia parte-hartzailea izango da, teoria, talde-hausnarketa eta praktika uztartuz.
HABEk hirugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Dena den, gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria da.
Bi ikastarok osatzen dute 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2024ko ekainaren 17tik 24ra bitartean izango da.