Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
HABEk antolatutako prestakuntza-jarduerak
- Atalak:
- Prestakuntza-jarduerak
- Irakasbil kudeaketa
1252 – ¿Cómo planificar y dinamizar el aula con diferentes niveles?
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 12 May 2025
- Bisitak: 35
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua? Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, galdera horiei erantzungo zaie. Arreta berezia jarriko diegu hasierako mailetako talde heterogeneoei (A1, A2, B1).
1250 – Adimen artifiziala, irakasleen gaitasun digitala aberasten
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 12 May 2025
- Bisitak: 50
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaroak AEKko irakasleen gaitasun digitalak hobetzeko xedea du, adimen artifizialaren erabilera praktiko eta pedagogikoak barneratuz. Adimen artifizial sortzaileen azken aurrerapenek irakasleen lanbidean aldaketa sakonak ekarri dituzte. Gainera, ebaluazio-metodoak eta -estrategiak ere eguneratu behar dira, ikasle bakoitzaren aurrerapena zehatzago neurtzeko eta hezkuntza prozesua pertsonalizatzeko aukera emanez. Horrela, ikastaro honen bidez, irakasleak teknologia berrien erabilera didaktikoan trebatuko dira, etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko prestatuz.
"H09-25 Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" UIK ikastaroa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 8 May 2025
- Bisitak: 178
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
INGURA euskara online: prestakuntza-saioak kudeatzaileentzat eta irakasleentzat
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 7 May 2025
- Bisitak: 320
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2024-2025 ikasturtean abiatu zen INGURA, euskara online ikasteko ingurune digitala. Ikasturte honetan A1 maila eskaini da osorik, eta euskaltegi, autoikaskuntza-zentro zein erakunde batzuetan hasi dira ingurune hau erabiltzen. Aurreikusita dago 2025-2026 ikasturtean A2 maila ere osorik eskaintzea. Hori dela eta, HABEk bi prestakuntza-saio antolatu ditu INGURA erabiliko duten irakasle zein kudeatzaileei begira.
1251 – Gatazken kudeaketa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 16 April 2025
- Bisitak: 55
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Enpresa Zientzietan lizentziatua da (Mondragon Unibertsitatea) eta Coach Senior tituluduna (Newfield Consulting, Txile). 20 urte baino gehiagoko esperientzia du giza baliabideen eta coachingaren arloan, eta hainbat sektoretako enpresetan aritu da lanean, hala nola Chinchurreta SA familia-enpresan (non 63 eguneko greba kudeatu zuen), BBVA, Teknalia eta LAGUN AROko coach gisa, Emerson Power Transmision multinazionaleko HR zuzendari gisa (Baltimore, AEB), eta azken hamar urteetan autonomo gisa EROSKI, Laboral Kutxa, ULMA, Fagor Ederlan, BCC, Telefonica, Euskotren eta beste hainbat erakunderekin. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko ETEO fakultatera itzuli da jardunaldi murriztuan, talentu eta pertsonen departamentuan lanean aritzeko.
1249 - Moodle ezagutu: erraz ikasi eta gozatu prozesuan
- Didakteka
- Sortua: 24 March 2025
- Bisitak: 513
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Moodle plataforman erraztasunez aritzeko ikastaroa da hau. Edozein ikasteredutarako baliagarria. Plataformari beldurra kendu, ezagun bihurtu, erabilpen-esperientzia hobetu eta eskaintzen dituen tresna batzuen aurkezpen-lanketa egingo da: elkarreragina sustatzeko (foroak, glosategiak, wikiak), komunikazioa errazteko (mezularia), edukien lanketa eta aurkezpenerako (liburua, galdetegiak, zereginak, H5P) eta ebaluaziorako eta ikaslearen monitorizaziorako (kalifikazio-liburua, jarduera osaketa). Baita motibazioa bultzatzeko ere (dominak, txostenak). Gainera, Moodletik kanpoko tresnak txertatzeko aukerak aztertuko ditugu. Azkenik, audio eta bideo formatuen oinarrizko edizioa landuko dugu.
1248 – Enseñar con andamiaje: estrategias innovadoras para promover un aprendizaje duradero y significativo (Irakatsi aldamiatzea baliatuz: estrategia berritzaileak, ikaskuntza iraunkor eta esanguratsua sustatzeko)
- Didakteka
- Sortua: 24 March 2025
- Bisitak: 459
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaroa parte-hartzaileei aldi baterako laguntza-estrategiak emateko diseinatuta dago, ikasleek aukera izan dezaten euskaraz duten gaitasunetik abiatuta (erabateko hasiberriak barne) xede-hizkuntzan autonomia eta hizkuntzaren jariotasun handiagoa lortzeko modu eraginkorragoan. Ikastaroak teoria eta praktika eskaintzen ditu, eta ikasitakoa beren testuinguruetan aplikatzeko aukera ematen die irakasleei. Ikaskuntza pertsonalizatzea eta metodologiak komunikazio-jardueretara egokitzea ditu helburu, eta ikastaroa erabilgarria da beren gaitasun pedagogikoak eguneratu eta ikasleen potentziala hizkuntzen ikaskuntzan maximizatu nahi duten irakasleentzat.
1247 - El qué y el cómo: Principios metodológicos y herramientas de trabajo para incluir la mediación en mis clases y exámenes de euskera (Bitartekotza: zer eta nola. Oinarri metodologikoak eta lan-tresnak, bitartekotza klaseetan eta azterketetan txertatzeko)
- Didakteka
- Sortua: 24 March 2025
- Bisitak: 443
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaro hau euskara-eskoletan bitartekotza nola txertatu (bai irakas-, bai ebaluazio-prozesuetan) aztertu nahi duten irakasleei dago zuzenduta, eta komunikazio-modu horrek euskararen irakaskuntzarako dituen aukerak aztertuko dira bertan. Era berean, euskara-eskoletan bitartekotza lantzen hasita dauden irakasleen gaitasun didaktikoetan ere sakondu nahi da. Ikastaroa bitartekotzaren ikas-irakas prozesuetan ardaztuko da, baita ebaluazio formatiboaren prozesuetan ere, eta EEMBaren komunikagaitasun-maila guztietan. Azkenik, bitartekotza ebaluazio-prozesu egiaztatzaileetan nola txertatu ere aztertuko da, 2024an C2 maila egiaztatzeko azterketetan txertatu baitu HABEk, eta arreta berezia jarriko da B2-C1 mailetan.