Prestakuntza-jarduerak
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza-ikastaroa (2024)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jardueraren antolatzaileak:
- EHU-UPV
- Beste
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jardueraren antolatzaileak:
- EHU-UPV
- Beste
- Bisitak: 251
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aurten ere atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza-ikastaroa antolatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta UPV/EHUk. 11. edizioa izango da aurtengoa. Edonola ere, hemendik aurrera ikastaroa bi urtean behin egingo da.
Urrian hasiko den ikastaroak atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu. Izan ere, atzerriko hizkuntza gisa euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian ariko diren irakasleen (irakurleen) prestakuntzan sakontzea du helburu. Hauek dira hartzaileak: Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako tituludunak, graduko 4. mailan dauden ikasleak, irakurle izan nahi dutenak, testuinguru eleaniztunetan euskara eta euskal kultura irakasten ari direnak eta euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak.
Aurtengo edizioa 2024ko urriaren 4tik azaroaren 30era izango da ostiral eta larunbatetan Donostian, hain zuzen UPV-EHUko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean (Ondarreta pasealekua 18). Hauxe da ikastaroaren programa.Matrikula online egin ahal izango da irailaren 19ra arte. Irailaren 25ean onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko da, finkatutako lehentasunen arabera antolatuta. Onartutakoek irailaren 24tik 30era arteko epea izango dute matrikulazioa egiteko.
Informazio zabalagoa, Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.