Prestakuntza-jarduerak

Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia (gaztelaniaz)

Argitaratua: ostirala, 2022(e)ko azaroaren 11(e)an, 12:16(e)tan
José Ramón Rodríguez

José Ramón Rodríguez irakasle adituak arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. 

Eguna: azaroaren 22a (asteartea)

Ordua: 16:00 (ordu eta erdiko saioa aurreikusi da)

Hizkuntza: gaztelania

Tokia: online (Zoom)

Izen-emateahttps://forms.office.com/r/1B7RvbL0L4

Euskaltegi edo Euskararen Autoikaskuntzarako Zentro bateko irakaslea bazara eta web-mintegian parte hartu nahi baduzu, bete ezazu goiko estekan aurkituko duzun formularioa azaroaren 18rako, eta egunean bertan jasoko duzu sarbidea.

Beste eduki interesgarriak

José Ramón Rodríguez

Arbela, lanabes garrantzitsua hizkuntzak irakasteko eta ikasteko

Arbela ez da inoiz falta izan gure ikasgeletan, baina, kontraesana badirudi ere, arreta gutxi jasotzen du hizkuntzen irakasle izan nahi dutenen prestakuntza-programetan eta garapen profesionalean. Arbelak hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuan ematen digun laguntza pedagogikoari buruzko gogoeta egingo da artikulu honetan. Gai praktikoei erreparatuko zaie, hala nola idazketari, marrazketari eta kodeei (besteak beste, koloreak, eskemak edo adimen-mapak) baita alderdi teorikoagoei ere, hala nola arbelari eman diezazkiokeen erabilerei, gure garunak irudietatik abiatuta egiten duen prozesamenduari eta gramatika-arauak interpretatzeko irudi mentalak eraikitzeko gaitasun psikologikoari. Azkenik, hiru kontzeptu giltzarri nabarmenduko dira arbelen erabilera hobetzeko: planifikatzea, behatzea eta besteei erakustea. https://doi.org/10.54512/ETNY2795
José Ramón Rodríguez

Arbel digitalaren erabilera didaktikoa (bideo-laburpena)

Joan den azaroaren 22an, José Ramón Rodríguez irakasle adituak arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegi irekia eskaini zuen, HABEk antolatuta. Sarrera honetan, saio hartan emandako gako nagusiak laburbiltzen dituen bideoa eta irakasleak erabilitako aurkezpena dituzu eskura.
Nerea Amesti

Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia

Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegian izena emateko epea abenduaren 10 arte egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.