Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Katea
- Didakteka
- Sortua: 21 August 1992
- Bisitak: 302
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz formak analitikoki lantzerakoan, askotan oso modu "lehorrean" aritzen gara, idatzizko ariketetan oinarrituz, ariketak oso gauza "serioa" dirudielarik.
Gaurkoan dakargun bezalako "iokutxoek", ariketari formaltasun hori kentzeaz gain, ikasle guztien arreta suspertzen dute, jolasak dirauen bitartean eme egotera behartuta bait daude.
Prestakuntzarako ihardunbideak. Gurutzegramak binaka
- Didakteka
- Sortua: 21 August 1992
- Bisitak: 601
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrakasleen prestakuntzarako saioetan anitz dira inputa edo edukiak lantzeko eskura ditugun prozedurak. «Prestakuntzarako ihardunbideak» izenpean ZUTABE argitara ematen ari den lantxoen bidez, hain zuzen, prozedura zenbaitekin aprobak egiteko egokiera eskaini nahi zaizu. Bildumako hirugarrena da oraingoa.
Euskal kultura euskararen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 21 August 1992
- Bisitak: 294
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zer da euskal kultura? Zein toki behar du izan eta nola galdatu euskara-klaseetan? Ez da nolanahiko aztergaia, ez horixe. Ondorengo orrialdeotan, gai horren inguruko hainbat iritzi jaso ditugu, helduen euskara-irakasle zenbaiten eskutik jaso ere.
Nola sartu entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketan
- Didakteka
- Sortua: 21 August 1992
- Bisitak: 645
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komeni da entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketaren barnean sartzea, ikasle batzuek beste batzuk hizketan ari diren bitartean entzungo dutela ziurtatzeko.
Horrela, lortu nahi den komunikazio-ariketa ez bait da ikasleak irakaslearentzat egiten duen antzerki huts bilakatuko. Ataza hauek ulermena lantzeko iturri egokia dira, bereziki baliagarriak ulermena lantzeko materialak gutxi edo erdipurdikoak direnean.
lstorio motzen erabilera komunikatiboa
- Didakteka
- Sortua: 21 August 1992
- Bisitak: 640
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen helburua irakasleei ikasgelan narrazio motzak hustiratzeko hainbat iradokizun praktiko ematea da. Hiru zatitan banatua dago.
Lehenengoak ikasleek narrazio motzak irakurtzean aurki ditzaketen zailtasunak izango ditu aztergai eta klasean literaturaz baliatzeko modu tradizionala eta ikuspegi komunikatiboa erkatzen ditu. Bigarrenak ikuspegi komunikatiboaz baliatzeko istoriorik egokienak zeintzuk diren iradokitzen du. Eta azkenekoak horrelako narrazio motzak sartu, hustiratu eta bukatzeko egin daitekeen hainbat ihardun eta ariketa-modu aztertzen du.
3 aurrera 3 atzera
- Didakteka
- Sortua: 19 August 1992
- Bisitak: 687
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Beheko urratsetan - eta goragokoetan ere bai askotan - erraz barkatzen ditugu errakuntzak, ikasleak pixkanaka lortu beharko duen jariotasun horren mesedetan eskuzabaltasunez jokatu nahirik edo.
Beste batzuetan, berriz, gogorrago agertzen gara eta, fosilizaziorako bidean susmatzen ditugun hanka-sartzeak egiten dituztenean, ikasleei bidaltzen dizkiegun begiradatxoak ez dira oso gozoak izaten.
Jolasa ere izan daiteke errakuntza hauek zuzentzen laguntzeko era bat.