Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nobela baten lanketaren historia
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2003
- Bisitak: 327
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Norbaiti irudituko zaio, agian, xede-hizkuntzan idatzitako literatur lanak: eleberriak, entseguak... xede-hizkuntza hori ikasi eta gero irakurtzeko direla. Hala ere, laguntza handikoak izan daitezke ikas-prozesuan bertan ere. Artikulugileak, ikasleen mesedetan literatur lanari etekinik handiena ateratzeko asmoz, hainbat jardun prestatu eta ikasgelan burutu ditu: eleberria aukeratu ikasleen maila kontuan harturik, idazlea ezagutarazi, testuak lantzeko ariketak sortu... Erabilitako eleberria Unai Elorriagaren “SPrako tranbia” da. Eta esperientzia horrexen berri emango du artikulu honetan.
AOI Hernaniko Udal Euskaltegiaren aukera
- Didakteka
- Sortua: 20 May 2002
- Bisitak: 697
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badira zazpi urte Hernaniko Udal Euskaltegian Atazatan Oinarritutako Ikaskuntzaren bidea lardaskatzen hasi ginenetik. 95ean hasi ginen HEOKaren esperimentazioarekin eta hiru urte bete genituen saio-euskaltegi gisa. Esperimentazioari ekin eta berehala egin genuen topo AOIrekin. Ez zen halabehar hutsa izango. Izan ere, 80. hamarkadaren bukaeran hasita eta 90eko hamarkadaren hasieran Planteamendu Komunikatiboaren barruan ere, ikerketen azken ekarpenak aintzat harturik, haize berriak nabari ziren. Artikulu honetan, euskaltegian egin dugun bidearen berri emango dugu eta, hari beretik, gaur egun geure jarduna zertan den azalduko.
Simulazio orokorra (eta II): leihatilaz leihatila proiektua. Hizketa formalaren lanketa goi-mailan,
- Didakteka
- Sortua: 27 September 2001
- Bisitak: 284
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
LEGAZPI 6 euskaltegian sortu dugun ataza-sare hau 3A mailako ikasleekin erabiltzeko pentsatua dago. Trebetasun guztiak modu koherentean uztartzen ditu eta simulazio orokorraz baliatzen da –ETXALDETARRAK proiektua bezalaxe–, baina kasu honetan hiztunek testuinguru formaletara egokitzeko behar dituzten baliabideak lantzen dira.
Simulazio orokorra I: etxaldetarrak proiektua. Hizkera informalaren lanketa goi-mailan
- Didakteka
- Sortua: 29 December 2000
- Bisitak: 623
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Legazpi 6 euskaltegian sortutako ataza-sare hau 3A mailako ikasleen
beharrei erantzuteko materiala da, hau da, 2. maila gainditua izan eta goi-mailan hasiberriak diren ikasleei begirakoa, eta helburu nagusia da hizkuntza beren ingurune hurbilera egokitzeko gaitasuna garatzea, horrela, hiztunei eguneroko harremanetan eskatzen zaien naturaltasunez eta egokitasunez aritzeko trebetasuna garatuko dutelakoan.
Horretarako, hitz egiteko ez ezik, entzun, irakurri eta idazteko ariketak ere proposatu dituzte, norberaren edota taldearen beharren arabera aukera--maukerakoak direnak. Eta hori dena era koherentean gauzatzeko hainbat ataza sortu dituzte, denek alderdi komun berezi bat dutelarik: hain zuzen ere, SIMULAZIO OROKORRA, ikasleek egoeraren nondik norakoak barneratzeko
tresna baliagarria, egokitzearen zentzua ulertzen lagunduko diena.
Abegi euskaltegietako telefono-sistema
- Didakteka
- Sortua: 29 December 2000
- Bisitak: 674
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Telefono-sistema abian jarri dute Abegi euskaltegiek euskara irakasteko. Telefonoa lagun dutela, ikasle eta irakasleak sistema horretan zertan eta nola ari diren azaltzen da. Halaber, erabiltzen dituzten hainbat ariketa ikusteko parada dago.
Nola erabili testu errealak ikasle hasiberriekin
- Didakteka
- Sortua: 2 December 2000
- Bisitak: 639
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esaldiak bata bestearen atzetik metatze hutsa baino askoz gehiago da hizkuntza. Hartara, irakaskuntza ezin da soil-soilik esaldietan oinarritu. Artikulugileak dioskunez,ikasle hasiberriekin ere testua errealak erabiltzea komeni dela bistaratzea da bere helburua. Bere baieztapena aldezteko argudioekin batera ikasgelan erabil daitezkeen hainbat ariketa ere eskaintzen dira.
Nola erabili kantak ikasgelan euskara ikasteko: zenbait gogoeta eta ariketa bat
- Didakteka
- Sortua: 19 August 1997
- Bisitak: 757
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jakin badakigu euskara-irakasleak, gure programazioan kantak sartu behar direna, bai gogoko ditugulako, bai ikasleek eskatzen digutelako. Baina ba ate dakigu kantei etekina ateratzen? Pozik ateratzen ote gara, gogoko kanta eta horren gaineko ariketa bat hartu, eta ikasgelara joan garenean? Artikulu honek galdera ilun hariei eta antzeko beste batzuei argitasun pixka batez erantzun nahi die.
ldazmena lantzen: esperientzia bat
- Didakteka
- Sortua: 19 August 1997
- Bisitak: 314
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hemen duzuen lantxo honetan hiru irakaslek geure esperientzia azaltzen dugu. Idazmena lantzeko sarri askotan erabili ohi den modu asperarriak, idazteko gai hutsak emateak alegia, ez die laguntza handirik eskaintzen ikasleei. Horrekin gogaituta, irakasleok beste bide bati ekin diogu idazlanak garatzeko prozesuari erreparatuz.