Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Moodle: herramienta de enseñanza donde hay una ausencia de obligación
- Didakteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 1396
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
El uso de Moodle y Mahara se va extendiendo y consolidando como herramientas de enseñanza de idiomas. Esta sesión trata de ilustrar el uso de Moodle y Mahara como herramientas de apoyo al método tradicional de enseñanza de idiomas; y cómo esto puede mejorar tanto la experiencia como los resultados del aprendizaje.
Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria
- Didakteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 1796
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzak ikasteko garaian zailena ahozkotasuna praktikatzea eta menperatzea da. Babelium EHUn garatutako proiektuaren helburua hizkuntzen mintzapraktika egiteko kode-irekiko web aplikazioak garatzean datza. Hizkuntzen irakaskuntzarako erabiltzen diren Moodleko instantziak ahozko bideo-ariketak grabatzeko eta elkarlanean zuzentzeko gehigarri bat garatu dute elkarlanean EHUko GHyM eta Elurnet enpresak, Babelium-en oinarrituta. Gehigarri horrek ematen dituen ezaugarriak aurkezteko aurtengo MoodleMoot-a leku ezin aproposagoa dela uste dugu.
Hezkuntza saileko plataforma berriak
- Didakteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 896
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hezkuntza sailak ikastetxeen lana digitalki ere egin ahal izateko, plataformen eskaintza bat egiten du, IKT Programaren bidez, jaurlaritzaren sistema publikoarekin batera. Gobernuaren zerbitzuekin dute ostatu, EJIEren ardurapean, eta ikastetxe guztiei eskaintzen zaie modu berean.
Moodleren erabilera Mastitxu euskaltegian
- Didakteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 768
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
MOODLE plataformak aukera asko ematen dizkigu, bai auto-ikaskuntzarako, bai talde-ikaskuntzarako, bai irakasleen arteko harremanetarako. Tresna egokia da, lana errazten duena eta informazioa gordetzeko aukera paregabea eskaintzen digu.
Itsaso gaindik ikasten baduzu
- Didakteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 792
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2004an Argentinako 40 bat ikasle euskara ikasten hasi ziren HABEren plataforma telematikoan, gaur egun Hegoamerikako beste zenbait herritara ere zabaldu da eskaintza, Euskara Munduan programaren bidez.
Urrutiko irakaskuntza honek izugarrizko aldaketa izan du azken urte hauetan, zipeatutako material-karpetekin hasi eta moodle plataforma elkargune izan dugun arte.
Zailtasunak zailtasun eta baliabideak baliabide, esperientzia pedagogiko hau bi ezaugarrik egin dute interesgarri: online izateak eta taldeka lan egiteak.
Talde lanean sortu ditugu zenbait blog, etengabeko elkarreragina eta informazio trukaketa nahiz bilketa bideratu dutenak, eta horretan guztian IKASTEN plataforma izan da gure plaza eta bilgunea.
Euskara on-line ikasi: ikastaroen diseinua eta aribideak
- Didakteka
- Sortua: 21 October 2011
- Bisitak: 774
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Santurtziko Udal Euskaltegian aspaldi hasi ginen euskara ikasteko on-line ikastaroak eskaintzen. Urte hauetan era guztietako saiakerak egin ditugu eta komunikazio honetan gaur egun ematen ditugun ikastaroen diseinua eta aribide metodologikoak azaldu nahi ditugu.
Diseinuari begira, gure ikastaroen osagai nagusiak bi dira: moduluak eta unitateak. Modulua ikaskuntza eta irakaskuntza antolatzeko elementu nagusia izango da. Maila bakoitza antolatzeko oinarrizko osagaia da eta kopura aldatu egingo da maila batetik bestera. Moduluen deskribapenak lagunduko digu maila barruko eta mailen arteko koherentzia eta batasuna ziurtatzen. Modulu bakoitza 10 bat orduko 5 unitatek osatzen dute.
Unitateari esker ikas-ibilbide estandarrak diseinatzeko modua izango dugu. Unitatearen izena ohiko komunikazio-egoera bat izango da. Horrela, hizkuntza-erabileraren testuingurua modu esplizituan eskainiko dugu, eta horrela zehaztu ahal izango dugu zein diren testuinguru horretan hiztun batek garatu beharreko jarduera komunikatiboak.
Aribide metodologikoei dagokienez, hainbat prozesu zaindu behar dira bereziki birtualitatean: komunikazio-tresnen erabilera, irakaslearen diskurtsoa, ikasleen diskurtsoa, elkarreragina eta lankidetza bultzatzeko estrategiak...
Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 10 June 2011
- Bisitak: 875
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gero eta emankorragoa da teknologia berrien bidea hizkuntzen irakaskuntzan. Eta ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean Moodle euskarri telematikoa. Euskarri hori komunikazio-gune aparta da. Asko dira euskara-irakasleak Moodle bidezko ikastaroren bati jarraitu diotenak baita ebaluazio-deialdietan aztertzaile jardun eta aurretiazko bateratze-saioetan parte hartzen dutenak ere. Moodle ez da produktu itxia aldizka-aldizka ari baita aldatzen, berritzen eta baliabide gehiagoz hornitzen.
Oraingoan, Moodle-ek eskaintzen duen beste aukera baten berri emango du artikulugileak: glosategia. Glosategia hiztegi modukoa da baina neurri apalagokoa. Artikuluan, glosategiaren nondik norako nagusiak azaltzeaz gain lexikoa lantzeko hainbat jardunbide ere eskainiko ditu.
Talde mistoetan foroak erabiltzeko zenbait iradokizun
- Didakteka
- Sortua: 5 May 2010
- Bisitak: 395
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, foroa da gai nagusia. Hasteko, gaiaren inguruko zehaztapen teorikoak egiten dira: kontzeptuarenak eta ezaugarriak. Ondoren, funtzioak eta helburuak zehaztuko dira. Horren ondoren, foroetako partaideen parte-hartzearen tipologia aztertuko da. Aurrera egiteko, eta artikuluaren helburu nagusia denez, foroetako parte-hartzea areagotzeko hainbat iradokizun edo proposamen eskainiko dira foro-mota bakoitza zertarako eta nola erabili jakin ahal jakiteko. Horrekin batera, euskaltegian bertan aurrera eramateko hainbat ekintza jakin zehaztuko dira. Eta bukatzeko, irakasle moderatzailearen zereginak eta jardunbidea ere aztertuko dira. Amaieran, gehiago ikertzeko edo jakiteko asmoa duenarentzako bibliografia ere eskainiko dugu.