Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
ALTEren baliabide berria etorkinentzako ikas-inguruneetarako
- Didakteka
- Sortua: 14 July 2022
- Bisitak: 243
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ALTE (Association of Language Testers in Europe) erakundeak etorkinentzako ikas-inguruneetan ebaluatzeko erremintak jaso dituen baliabide berri bat jarri du doan eskura webgunean. Migrazio-testuinguruetarako Europako Kontseiluarekin batera egiten ari diren proiektu zabalago baten baitakoa da.
Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna
- Argitalpenak
- Sortua: 28 April 2022
- Bisitak: 726
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Zer zuzendu behar den galderari emango zaio erantzuna oraingo honetan, aurrekoan, e-Hizpide aldizkariaren 98. zenbakian argitara emandako "Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I)" artikuluan zergatik, noiz eta nola galderei erantzun ondoren. Izan ere, lau galdera horiek bideratu zuten ikerketa-lana. Hala, zer den benetako errorea eta zer ez aztertuko da oraingoan. Halaber, lapsusaren izaera eta hizkuntza mintzatuaren ezaugarriak landuko dira. Horren ondoren, zuzenketen eraginkortasuna moteltzen duten eragileak azalduko dira.
Egileak egindako Master Bukaerako Lan bat dute oinarri bi artikuluok. Beraz, jatorrizkora jo dezake gaia sakonago ezagutu nahi duenak.
H09-22 Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio-gaitasuna? Euskara-ikasleen ahozko hizkuntza sekuentzia didaktikoen bidez lantzeko proposamena
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 25 April 2022
- Bisitak: 1669
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Nola lantzen dugu ikasleen ahozko komunikagaitasuna ikasgelan? Emaitza hobeak lortzeko, garrantzizkoa da ikas-irakas prozesua behar bezala planifikatzea eta sistematizatzea. Ahozko ekoizpena lantzean, irizpide zehatzik gabe, sarritan ez da jakiten zer eta nola ebaluatu, eta guztia ebaluatzera jotzen da. Bestalde, ahozko ekoizpenean grabazioak erabiltzen badira, eraginkorrago balioetsi ahal izango da aurrerapena.
"La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas" webmintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 17 March 2022
- Bisitak: 380
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Apirilaren 1ean izango da GIELEk antolatu duen "La importancia de una buena base de datos para la reutilización de tareas" webmintegia. Rebeca García Rueda eta Laura Riera Grau izango dira bertan hizlari.
GIELEren IV. Jardunaldiak udazkenean
- Didakteka
- Sortua: 9 February 2022
- Bisitak: 337
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
GIELE (“Grupo de interés en evaluación de lenguas en España”) taldearen IV. Jardunaldiak Madrilen antolatuko dituzte, EOI Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofizialean, aurtengo irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Donostian HABErekiko lankidetzan 3. edizioa burutu ondoren, 2022ra atzeratu behar izan dute 2020rako aurreikusita zegoena. Prestatzen hasiak diren arren, lankidetzarako deia ere zabaldu dute eta horretarako online formulario bat eratu dute.
Hizkuntzaren irakaskuntza eleaniztunari buruzko nazioarteko argitalpen berri bat
- Didakteka
- Sortua: 13 December 2021
- Bisitak: 554
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ALTEren bitartez jakin dugu liburu mamitsua honen berri: The Routledge Handbook of Plurilingual Language Education eskuliburua. Editoreek beraiek nabarmentzen dute eleaniztasunari buruzko lehen argitalpen osoa dela, eta eleaniztasunak hizkuntzaren irakaskuntzan eta gizartean duen izaerari, irismenari eta potentzialari buruzko dimentsio anitzeko hausnarketa eskaintzen du.
Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I). Gaiaren aurrekariak, zergatik, noiz eta nola zuzendu
- Argitalpenak
- Sortua: 3 December 2021
- Bisitak: 1184
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Interakziozko feedback zuzentzailearen eragingarritasuna irakasle gehienen kezka eta arrangura da; ez dira gutxi horri buruz egin diren ikerketak eta diren ikuspegi teorikoak. Oso zabalik dagoen ikerketa-esparrua da; izan ere, ikertzaile eta ikasleen esanetan atzeraelikadura hori emateko erak ez dirudi behar bezain sistematikoa eta koherentea denik. Hedrikson-ek (1978) planteatutako galderek gidatzen dituzte nazioarteko ikerketa gehienak; alegia, zer, nork, noiz, nola eta zergatik eman behar den feedbacka ahalik eta etekin handiena lortzeko. Lan honek ere bost galdera horietatik lau hartuko ditu ardatz eta lehen atal honetan, zergatik zuzendu behar den justifikatuko da; zer zuzendu behar den ere zehazten saiatuko da. Halaber, nola eman behar den aztertuko da. Bukatzeko, noiz zuzendu kezka orokorrari helduko zaio. Galdera horiek erantzunez ikerketa lan honek dituen helburu bietako bati helduko zaio. “Nork zuzendu” galdera lan honetatik kanpo utzi da, irakaslearen esku-hartzea hartu nahi izan delako gune; halere, kideen arteko zuzenketez egin diren ikerketa guztiek aipatzen dituzte berorren balioa eta eraginkortasuna. Lan honek, Barakaldoko Udal Euskaltegian egindako ikerketa baten alderdi teorikoa biltzen du.
Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza
- Argitalpenak
- Sortua: 19 November 2021
- Bisitak: 765
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zalantzarik gabe, ebaluazioa da ikas-irakas prozesuetan eragin handiena duen alderdietako bat. Alabaina, eragin handia duen arren, batzuetan irakasle eta ikasleok ez dizkiogu ebaluazioari garrantzi nahikoa eta merezi dituen aukerak ematen. Hori horrela izan daiteke, beharbada, gure sinesmenekin, irakasteko dugun moduarekin, ikasteko dugun erarekin edo, are, gure hizkuntzaren eta komunikazioaren kontzepzioarekin bat datozen tresnak falta zaizkigulako. Edo, beharbada, ebaluazioan pentsatzen dugunean, arreta emaitzetan jartzen dugulako eta ez benetan garrantzitsua den horretan: prozesuan, garapenean; hau da, hazkuntzan eta hazten jarraitzeko motiba-zioan.
Gauzak horrela, artikulu honen helburua da guk sinesten dugun ebaluazioaren nondik norakoak azaltzea: ebaluazio humanizatua da, norbanakoaren faktoreak aintzat hartzen dituena eta berritzailea izateko asmoa duena. Beste era batera esanda, gai da testuinguru ezberdinetara eta sortzen diren beharretara egokitzeko. Halaber, ebalua-zio aktibo eta gogoetatsua da, pertsonala. Ebaluazio hori egitean, parte hartzen duten alderdi guztiek jartzen dituzte ezbaian ikas prozesuen baldintzak eta horiek optimizatzeko moduak, betiere ikasleak motibatu egingo dituen feedback edo atzeraeli-kadura begirunetsua eta askotarikoa erabiliz.
Azkenik, lankidetzako ebaluazioari helduko diogu; izan ere, gure ustez, ebaluazioa indartsuagoa da soziala bada. Hobeto ikasten dugu gizartean, eta, beraz, askoz hobeto ebaluatuko dugu ebaluazioaren alderdi soziala aintzat hartuta, horretarako, ber-dinen arteko babesa eta batera egindako gogoeta sustatuko duten dinamikak erabiliz.