e-Hizpide artikuluak
e-HIZPIDE artikuluak
- Atala:
Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea
- Argitalpenak
- Sortua: 21 July 2022
- Bisitak: 694
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Moodle software askeko Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (Learning Management System - LMS) hedatuena da. Kode irekiko plataforma hain malgua da eta hainbeste aukera ematen ditu ezen sakontasunez erabiltzeko denbora luzea eta dedikazio handia eskatzen baititu. Txantiloi batek Moodle-rekin esperientzia mugatua edo bat ere esperientziarik ez duen irakaslearen lana erraztuko al luke? Horixe izan zen HABEren eskaera: txantiloi baten bidez irakasleen lana erraztea. Artikulu honetan erronka horri erantzuteko lana nola garatu den azalduko da. Ikasten esparru jakinerako egindako lana bada ere, Moodle oinarri duen edozeinetan aplikagarria izan daiteke, kasuan kasuko egokitzapenak eginda.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Gutiérrez, Juan
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 100
Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen
- Argitalpenak
- Sortua: 22 June 2022
- Bisitak: 334
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Online euskara ikasteko "Ingura" egitasmo berria sortzeko prozesuan orain arte egindako bidea jasotzen du artikulu honek. 2021eko martxoan hasi eta gaurdaino emandako pauso eta hartutako erabakiez gain, finkatu diren puntuen berri ere ematen da: Inguraren ezaugarri nagusiak, berau osatuko duten ikastaroen antolaketa, eta ikasunitateen edukiak, besteak beste. Ingura inguru digitalak eredu teknopedagogikoa izango du oinarri. A1-C1 bitarteko mailak eskainiko ditu, eta orain arte euskara ikastera hurbildu ez den herritarra erakarri eta erabiltzailearen eta euskaltegiaren arteko zubi-lana egingo du. Euskara ikasi nahi duen orori tresna erraz, erakargarri eta motibagarria eskaintzea du xede.
- Atala:
- Egilea:
- Ertzibengoa Aizpiolea, Axun
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Irakasten-arloak:
- Ingura
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Geure iturrietatik
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 23 May 2022
- Bisitak: 666
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoskerak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Lenguage
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Euskararen kutxa
Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna
- Argitalpenak
- Sortua: 28 April 2022
- Bisitak: 726
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Zer zuzendu behar den galderari emango zaio erantzuna oraingo honetan, aurrekoan, e-Hizpide aldizkariaren 98. zenbakian argitara emandako "Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I)" artikuluan zergatik, noiz eta nola galderei erantzun ondoren. Izan ere, lau galdera horiek bideratu zuten ikerketa-lana. Hala, zer den benetako errorea eta zer ez aztertuko da oraingoan. Halaber, lapsusaren izaera eta hizkuntza mintzatuaren ezaugarriak landuko dira. Horren ondoren, zuzenketen eraginkortasuna moteltzen duten eragileak azalduko dira.
Egileak egindako Master Bukaerako Lan bat dute oinarri bi artikuluok. Beraz, jatorrizkora jo dezake gaia sakonago ezagutu nahi duenak.
- Atala:
- Egilea:
- Ibáñez Ramos, Marga
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
Euskarazko testuen komunikagaitasun-maila automatikoki sailkatzeko lehendabiziko urratsak
- Argitalpenak
- Sortua: 29 March 2022
- Bisitak: 532
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, HABEren eta IXA ikerketa-taldearen arteko egitasmo baten lehen urratsak azaltzen dira. Proiektuaren helburua komunikagaitasun-mailen araberako testu-sailkatzaile automatiko bat sortzea da, ikasleen ulermen-mailarako egokiak diren idatzizko testuak objektiboki hautatzeko aukera emango duena. Horretarako, HEOCeko mailaz mailako adierazpide linguistikoak literaturan erabili izan diren bigarren hizkuntzen jabekuntzako (SLA, Second Language Acquisition) parametroen gisakotzat hartu dira, eta horiekin informatika-aplikazioetarako linguagrama bat sortu.
- Atala:
- Egilea:
- Azpillaga Olaizola, Xabier
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Lenguage
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan
- Argitalpenak
- Sortua: 23 February 2022
- Bisitak: 795
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikasgeletan metodologia aktiboak ezartzeko prozesua errealitate geldiezina da. Metodologia horien barruan, ikasgela gamifikatuen testuinguruan, gero eta gehiago erabiltzen dira ihes-jokoak eta halako tresna ahaltsuak, ikasleen motibazioa eta partaidetza handitzeko eta, hartara, 4K-ak garatzeko, hots: kolaborazioa, kreatibitatea, komunikazioa eta gaitasun kritikoa. "Breakout EDU"ak zer diren eta H2ko ikasgelara zergatik eta nola eraman behar diren labur azaltzeaz gain, artikulu honetan proposamen praktiko batzuk ere jaso dira, baita tresna-sorta bat ere erronkak, probak, asmakizunak eta giltzarrapoak ─birtualak zein analogikoak─ diseinatzen eta sortzen laguntzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Mena Octavio, Manuela
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
Arbela, lanabes garrantzitsua hizkuntzak irakasteko eta ikasteko
- Argitalpenak
- Sortua: 26 January 2022
- Bisitak: 706
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Arbela ez da inoiz falta izan gure ikasgeletan, baina, kontraesana badirudi ere, arreta gutxi jasotzen du hizkuntzen irakasle izan nahi dutenen prestakuntza-programetan eta garapen profesionalean.
Arbelak hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuan ematen digun laguntza pedagogikoari buruzko gogoeta egingo da artikulu honetan. Gai praktikoei erreparatuko zaie, hala nola idazketari, marrazketari eta kodeei (besteak beste, koloreak, eskemak edo adimen-mapak) baita alderdi teorikoagoei ere, hala nola arbelari eman diezazkiokeen erabilerei, gure garunak irudietatik abiatuta egiten duen prozesamenduari eta gramatika-arauak interpretatzeko irudi mentalak eraikitzeko gaitasun psikologikoari.
Azkenik, hiru kontzeptu giltzarri nabarmenduko dira arbelen erabilera hobetzeko: planifikatzea, behatzea eta besteei erakustea.
- Atala:
- Egilea:
- Rodríguez Martín, José Ramón
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
Helduen irakaskuntza eta lineako taldeen dinamika
- Argitalpenak
- Sortua: 14 December 2021
- Bisitak: 637
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikasgelan izaten den sozializazio-giroa: horixe izan daiteke, hain zuzen, pertsona bat helduaroan bigarren hizkuntza ikasteko erakarrita sentitzeko arrazoietariko bat. Horregatik, eskolak urrutiko bihurtzen direnean, parte-hartzaileen arteko elkarreraginerako espazio sozial horri eustea du erronka irakasleak. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleen jardunbide egokietara jotzea giro egokia sortzeko, non elkarreragina sustatuko baita. Ikaskuntza-ingurune berri horietan talde osasuntsu eta eraginkorrak eratuz, giro sozial horri eutsi ahalko zaio klase hibridoetan. Hasteko, ikasle-mota horren eta azken aldian gertatu diren aldaketen alde orokor batzuk gogoratu behar dira. Ondoren, proposamen didaktiko batzuk zehaztuko dira.
- Atala:
- Egilea:
- Miranda Olea, Ximena
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 98