Didakteka
Didakteka
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Follow me": multimediazko ikastaldia
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 508
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Follow me» (jarrai iezadazu) ingelesezko multimedia ikastaldia da, erdal hizkuntzak ikasteko aukerarik izan ez duten helduei zuzendurik dagoena. Ikastaldiak honako bi metodo hauek hartu ditu oinarritzat: Alemaniako Errepublika Federaleko Herri Unibertsitateko Institutu Pedagogikoak sortu zuen «Grundbaustein Englisch» (1) deitua eta Europako Kontseiluaren «Threshold-Level for English » (2) izenekoa. «Follow me» ikastaldiaren helburua, era askotariko heziketa jaso duen pertsona multzo bati ingelesari dagozkion komunikazio-teknikak eskuraraztea da, horretarako media desberdinen konbinazio malguaz baliatuz.
Ikastaldia multimedia integratuz egina da eta honako elementu hauek osatzen dute: irrati eta telebistako programak, material inprimatua eta grabatua, gelako ikaskuntza helduen heziketan ari diren ikastetxeetan eta zenbait material lana beren kontura egin nahi duten entzule eta ikasleentzat.
- Atala:
- Egilea:
- Fitzpatrick, Anthony
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Ordenadorea hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 547
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntza gauza zaila eta konplexua dela edonork daki. Baita mailaka daitekeen bilakaera edo prozesu baten barnean ulertu behar den zerbait dela ere. Nolanahi ere, txosten honen helburua ez da hizkuntz irakaskuntzari buruzko teorizapena eta irakaskuntza honetan aurkitzen diren akatsak nola zuzen daitezkeen aztertzea, prozesu horretan ordenagailuak bete ditzakeen hutsunez mintzatzea baizik. Beraz, hemen azalduko ditugun iritziak batez ere gure praktikan oinarritzen dira, eta azken hilabeteotan ordenagailuan lan eginez ikusi ditugun abantailez eta hutsuneez mintzatuko gara.
Hala ere, gure esperientzia arlo honetan oso motza dela aldez aurretik argi eta garbi adierazi nahi dugu. Honenbestez, hemen azalduko ditugun iritziak erabat subjektiboak, erdi-inprobisatuak, behin-behinekoak eta eztabaidagarriak gerta daitezkeela esan behar dugu. Eta, besterik gabe, ondoren irakaskuntzarekin zerikusi handia duten hiru puntu nagusi azalduko ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Bergaretxe, Jon
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Hizkuntz laborategiak
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 579
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz laborategiak aspaldi honetan gero eta zabalduago daudenez gero, jakintzat eman da glotodidaktikan horien rola, arras nabarmena eta ezaguna izango balitz bezala. Era berean, eta ingelesaren inguruan batez ere, zenbait liburu eta metodo aurki daiteke teknologia berriaren eskaintza eta ahalmen guztiak nolerebait berekin eta berengan agortu direla oihukatuz, edota hizkuntza irakasteko printzipioei erantzun zehatz eta konkretua eman zaiela adieraziz.
- Atala:
- Egilea:
- Ezkiaga, Patxi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Entzumena lantzeko zenbait ohar
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 450
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasten ari den hizkuntza berriaren forma mintzatua ulertzea da ikasleak daukan zeregin zailenetariko bat. Hala ere, geure klaseetan trebetasunik ahaztuena edo gutxien landu izan duguna horixe izan da. Zergatik? Batez ere, entzumen prozesua ondo ezagutzen ez dugulako eta, jakina, honek eragin handia du entzumena lantzeko ariketetan ikasleei zer eta nola irakatsi behar diegun erabakitzeko orduan.
- Atala:
- Egilea:
- Martinez, Begoña
- Urizar, Ane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 482
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasleak, bere argazki-bildumari ale berria eranstean, zera galdetu behar dio bere buruari: «lkasleei argazki hau erakusten diedanean erantzun bizkorra jasoko al dut haiengandik?»
- Atala:
- Egilea:
- Morgan Bowen, Betty
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Marrazkia euskararen ikas-irakaskuntzan: franelografoa
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 593
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntzan elementu grafikoa errebindikatzeko joera aspaldikoa da. Gaur egun joera hori indarberritu egin da eta hizkuntz irakaskuntzarako grafiko ugari argitaratu da.
- Atala:
- Egilea:
- Larrarte, Enrike
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Bideoaren aukera zenbait hizkuntz irakaskuntzaren zerbitzura
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 487
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Orain dozena bat urte oso jende gutxik zekien bideoak eskaintzen zuen aukera zabal eta eraberritua zertan zetzan. Telesaioak egiteko erabiltzen zen oinarrizko zerbait zela jakitetik kanpo, ezer gutxi esaten zigun pantailaren honuntzaldera aritzen ginen eta garen guztioi. Azken urte hauetan, alabaina, alde guztietan ikus daiteke bideoaren eragin indartsua eta .edozein lanbide edo zereginetan kontuan hartzekoa ez ezik, utziezinezkoa ere gertatzen zaigu.
Nahiz komunikabideetan, artean, industrian, nahiz kulturaren edozein ataletan, nahi eta nahitaezko tresna bihurtu zaigu, eta dagoeneko ugariak dira eskaini dizkigun abantailak. Hala eta guztiz, oraindik ere hein handi batean esplotatzeke aurkitzen delarik, ekar ditzakeen ondorio eta emaitza asko ikuskizun daude, ahalegin luzeago eta trebatuago baten zain.
- Atala:
- Egilea:
- Egiguren, Rafa
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5
Ikusentzunezko teknikak
- Didakteka
- Sortua: 16 August 1984
- Bisitak: 499
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakurle guztiek dakitenez, ikus-entzunezkoaren munduak inguraturik gaude. Gero eta zailago egiten zaigu liburu eta aldizkariak irakurtzea, mezuak beste tresna batzuen bidez jasotzeko ohitura sortzen ari baita gure artean. Gure burua zentzu askoren bidez aritzen dela kontuan hartzeak eta mezu-igorketaren alorrean gertatzen ari den aldaketa sakonak ikus-entzunezkoen aldaketa ekarri dute.
- Atala:
- Egilea:
- Gutierrez, Juan Miguel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 5