Didakteka
Zure hatz marka euskaraz!
Publicado: martes, 2 de noviembre de 2021, 10:41
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Área de conocimiento:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Área de conocimiento:
- Visitas: 808
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
"Zure hatz marka euskaraz!" kanpaina abian jarri berri du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Gobernu Kontseiluak apirilean onartu zuen Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune Digitalean Euskara sustatzeko batzorde-atal bereziak adostutako “Euskararen Ingurune Digitala: Gomendioak 2021-2024” dokumentuan proposatutakoei jarraikiz.
Kanpainaren helburua eremu digitalean euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako ardatz bi izango ditu:
- gazteek euskaraz sor dezaten bultzatzea (lehiaketak antolatu dira horretarako);
- euskaldunok erabiltzen ditugun gailuak euskaraz konfiguratzeko deia egitea (hori bideratzeko laguntza eskainiko da, gainera).
Gozatu sarean euskaraz webgunean daude kanpainaren osagai nagusiak diren bideo-tutorialak eta 13-25 urte arteko gazteei zuzendutako Tik Tok/Instagrameko lehiaketaren ingurukoak.
Mostrar comentarios