Zenbat hitz ditu euskarak?

Argitaratua: Monday, 27 June 2016, 12:58 PM
31 eskutik

Izenburuko galderaren inguruan, artikulu interesgarri bat argitaratu du Alfontso Mujikak 31 eskutik blogean. Analisia egiteko, zenbait hiztegitako hitz-kopuruak hartu ditu oinarri: Orotariko Euskal Hiztegikoa, Hiztegi Batukoa, Dictionnaire de l’Académie française-ekoa, Espainiako akademiaren DRAE hiztegikoa edota Oxford English Dictionary-koa, esate baterako.

Konklusio gisa, honako datu hauek ematen ditu:

“Esan genezake, bekatu handirik egin gabe, gaur egungo euskarak 80.000 hitz (lema) inguru dituela. Egunerokoan, batzuek aski dute 1.000 hitzekin; hiztun alfabetatu batek 3.000-4.000 erabiltzen ditu, nonbait. Eta ezagutu? Kultura jasoko euskaldun alfabetatu batek 20.000 hitz ezagut ditzake”.

Comments