Didakteka
XXIV Encuentro práctico de profesores de ELE BCN 2015
- Atalak:
- Egileak:
- Atalak:
- Egileak:
- Bisitak: 1325
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"XXIV Encuentro práctico de profesores de ELE” burutu zen 2015eko abenduaren 18 eta 19an Bartzelonan, International House Barcelonak eta Difusión Argitaletxeak antolatuta. ELE edo Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa esparruan diharduten irakasleen topaketarik handiena da berori, hamaika herrialdetatik etorritako 400 partaide baino gehiago bildu ohi dira, eta tradizioa handiena duena gainera, ekimena 1992an jarri baitzen abian.
Programan ikus daitekeen bezalaxe, tankera eta formatu desberdinetako jarduerak antolatu ziren: hitzaldiak, tailerrak, esperientzia-trukeak... Aipagarria da aurten Scott Thornburyk emandako hitzaldia, Fossilization, is it terminal? Aldez aurretik, gai honen inguruko elkarrizketa eman zuten argitara gaztelaniaz Difusiónen blogean. Halaber, gure esparruan ezagunak diren beste irakasle eta aditu batzuk ere izan ziren bertan, José Angel Medina, Francisco Herrera edo Héctor Ríos, besteak beste.
Bestetik, horrelako topaketetan landutako hainbat gai eta material eskura dago Sarean.