"Nola irakatsi berba egiten" liburuaren aurkezpena egilearen eskutik

Publicado: martes, 19 de enero de 2016, 12:10

Scott Thornburyk berak aurkeztu digu Itzulpen Saila bilduman berriki argitaratu den "Nola irakatsi berba egiten?” liburua, "How to teach speaking” jatorrizko bertsioan.

Argi utzi du itzel poztu duela euskarazko argitalpenak. Izan ere, maite duen gaia da eta bere ekarpena ingeleserako ez ezik beste hizkuntzetarako ere baliagarria delakoan dago. Bere esanetan, ikasle zein irakasleentzako erronka da oinarrizko ezagutzak, gramatika eta lexikoa besteak beste, aktibatzea proposatutako helburura iristeko, mintzatzeko alegia.

Otros contenidos interesantes

Itzulpen Saila 54

Nola irakatsi berba egiten?

Gehienek onartzen dute hizkuntza bat jakitea eta hizkuntza horretan berba egiten jakitea ez direla sinonimoak. Badaki italieraz esateak ez du nahitaez esan gura Badaki italieraz berba egiten. Hala ere, alde askotatik, bigarren hizkuntzak edo beste hizkuntza batzuk irakatsi izan dira jakitea eta berba egitea gauza bera balira bezala. Hau da, gramatika ikasten duzu, hiztegi pixka bat ikasten duzu, esaldiak egiten dituzu eta ondo ahoskatzen dituzu, eta, presto!, badakizu berba egiten. Hori ahozko ingelesa ikasteko mila liburutan ikusten da islatuta, liburu horiek funtsean gramatika ahoskatzen ikasteko liburuak besterik ez badira ere.