1222 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak

Publicado: viernes, 14 de abril de 2023, 14:25
Patxi Petrirena

Irakaslea

Patxi Petrirena Altzuguren. Elhuyar

Aurkezpena

Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…

Bigarren edizioa←

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Aurrez aurre + Online

Datak

2023ko ekainaren 22, 26, 28 eta 30ean, aurrez aurre 

8 ordu online (asinkronoak)

Ordutegia

09:00-12:00 

Lekua

Aurrez aurre: Euskararen Etxea, Bilbo. 

Online: Moodle + Zoom

Aurrematrikula

2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 12ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

20 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.