Testu-ereduak B2 Idazmena: Gautxori diskoteka

Argitaratua: mercredi 13 janvier 2016, 15:50
idazmena b2
  • Atala:
  • Domaine de connaissance:
  • Trebetasunak:
  • Niveau:
  • Curriculum-arloa:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 813
  • Iruzkinak: 1
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Erakundeekiko harremanetan, konponbideak eskatuz, eskaera-gutun bat idaztea.

Gautxori diskoteka


Ararteko agurgarria:

Auzoan daukagun arazoa azaltzeko idazten dizut gutun hau. Orain dela bi urte Gautxori diskoteka ireki zuten Santutxun, nire auzoan. Lehen auzo lasaia eta isila zen, baina diskoteka jarri zutenetik iskanbila besterik ez dago. Gauetan, asteburuetan batik bat, gazte asko bertara joaten dira, eta musika altuegiagatik eta gazteen zaratagatik ezin dut ondo lo egin.

Aurrekoaz gainera, diskotekaren inguruko bazterrak zikin eta hondatuta egoten dira igande goizero, gazteen arteko liskarrak direla eta. Bi egunez itxaron behar izaten dugu zikinkeria garbi dezaten, eta bi hilabetez hondatuta dauden bazterrak konpon ditzaten.

Alkateari hainbat eskutitz idatzi dizkiot gure egoeraren berri ematearren. Udalera protesta egitera ere joan gara, baina alferrik izan da. Gautxori diskotekaren jabeari ere gutun asko idatzi dizkiot egoeraren berri emateko eta irtenbide bat aurkitzeko. Protestaldi asko egin ditugu, baina ez dute ezertarako balio izan.

Azken eskutitz honen helburua zeuri egoeraren berri ematea eta aipatutako arazoaren konponbidea aurkitzea da. Eskerrak eman nahi dizkizut zure denboragatik eta, erantzunaren zain, agurtzen zaitut.

Adeitasunez,

Miren Egurbide

2014ko ekainak 4a

Afficher les commentaires