1237 - Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila) (bideo-laburpena)

Argitaratua: mercredi 4 septembre 2024, 10:22
Silvia Sola SanMartin

Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila) ikastaroa eman du Silvia Solak 2024ko uztailaren 15etik 18ra.

  • Lehen egunean, plataforma bera nola sortu ikusi dute ikasleek, nola egin txoko bat norbere ikastaroari Moodle plataforman alegia; eta sortu ondoren, nola gehitu, kendu eta aldatu atalak. Azkenik, Moodle-n bertan dauden baliabideak aztertu dituzte (adib. foroa, orria, fitxategia, karpeta...).
  • Bigarren egunean, ebaluaziorako erreminta batzuk ikusi dituzte, hala nola ikasgaia, galdetegia, errubrika, HotPotatoes, H5P eta dominak.
  • Hirugarren egunean, kanpoko tresna batzuk aztertu dituzte, esaterako Screencastomatic, Exelearning, Powerpoint, Kahoot...
  • Eta laugarren egunean, azken eginkizuna taldeka egin dute, hau da, euskaltegira eramateko moduko materiala sortu dute. Ikasleek ikastunitate oso bat prestatu dute ikastaro honetan zehar ikusitako tresnak baliatuta.

Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.

Beste eduki interesgarriak

Silvia Sola San Martin

1237 - Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila)

Moodle plataforman ikastaroak sortzen ikasteko prestakuntza emango du Silvia Sola irakasleak. Edozein irakaskuntza-moldetarako erabilgarria izango da, bai aurrez aurrekorako, bai jardun bikorako, bai online eskolak emateko. Plataformak eskaintzen dituen zenbait tresna aztertuko dira: komunikazioa sustatzeko, elkarreraginerako, ikasleak motibatzeko, gaiak aurkezteko eta ebaluaziorako. Era berean, Moodle-n txerta daitezkeen erreminta batzuk izango dira langai.