L. Shafirova eta D. Cassany: "Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre"

Publicado: lunes, 11 de diciembre de 2017, 11:06
Shafirova & Cassany

Gure bizitzako hamaika arlotan du eragina IKTen erabilerak, jolas-esparruetan zein profesionaletan; sarritan, zaila da esparru horien artean bereizketa egitea. Aisialdian hizkuntzak ikasteko online dauden jolas-esparruak erabiltzen dituzten gazte batzuk aztertu dituzte ikerketa batean; kasu-azterketa baliatu dute horretarako, errusiera ikasten ari diren gazte batzuen praktika eta ohituretan sakonduta hain zuzen. Honako hauek ondorioztatu dituzte Shafirova eta Cassanyk: ikasleek interes soziokulturalen araberako praktika anitz eta sofistikatuak garatzen dituztela,  aisialdia Sareak eskaintzen dituen baliabideekin lotzen dutela eta ikaskuntza areagotuz eguneroko ohiturekin uztartzen dutela hizkuntzaren erabilera. Hau honela, ikertutakoak ikaskuntza informalaren esparrukoak izan arren, arlo arautuagoan eragina izan dezaketela ezin uka.

Bestalde, artikuluan zehar agertzen diren ideia eta kontzeptu asko, Itzulpen Saila bilduman argitaratu zen "Sustraietatik zerura" liburuan ere aurkituko ditu irakurleak, literazitatea besteak beste. 

Erreferentzia: 

Shafirova L. eta Cassany, D. (2017). Aprendiendo idiomas en línea en el tiempo libre. Resed. 5, 49-62. Hemendik berreskuratua: http://revistas.uca.es/index.php/ReSed/article/view/S.1.4N5 

Otros contenidos interesantes

Itzulpen Saila 53

Sustraietatik zerura

Zuhaitza, zenbat eta barnerago sustraiak, gorago. Sustraiak ezagutuz –eta onartuz eta maitatuz–, hain zuzen bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago eta helduago. Zenbat eta hobeto konprenitzen dugun sorlekua, zenbat eta sakonago ulertzen eta errespetatzen ditugun gure sorlekuaren eta munduko gainerako lekuen arteko ezberdintasunak, orduan eta gorago eta berdeago adar eta hostoak. Sustraietatik zerura honetan, hainbat eta hainbat leku eta jenderekin solastatzen diren testuak bildu ditut: nire sorleku Kataluniako jende eta lekuak, Galizia, Mexiko, Argentina, Txile, Japonia eta abarretakoak; leku horietan, lan egin izan dut, inspirazioa aurkitu izan dut, eta elikatu egin izan ditut nire sustraiak, gorago hazteko, hosto berde eta garaiagoak ageri zeru urdinean. https://doi.org/10.54512/IS53-2013