Didakteka
Puntuazio arteko hiruhitzeko segiden azterketa ikasleen testuetan eta alderaketa kazetaritza-testuekin
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
- Bisitak: 879
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Azken aldian izan dira zenbait autore euskararen kalitatea mintzagai dutenak (Ibon Sarasola Euskara batuaren ajeak liburuan, Juan Garzia Joskera Lantegi, Amonarriz eta Egaña Euskararen kalitatea, Zubimendi eta Esnal Idazkera-liburua, Larringan eta Idiazabal Ikastaria 13).
Eta gehienak ahozko jardunaren inguruan aritzen badira ere, euskara-ikasleen idatzizko testuetan ere badira hutsuneak, zailak sarritan antzematen, baina erakusten dutenak gabezia hizkuntzaren erabileran.
Artikulu honetan hitz segiden maiztasunak aztertuz egin dugun lehenengo lan xume bat deskribatuko dugu. Hasieran ikasleen testuetan puntuazio ikurren arteko hitz bateko, biko edo hiru hitzeko segidak aztertu genituen, eta gero ikasleen testuekin lortutako emaitzak erreferentziazko corpus batekin lortutakoekin alderatu ditugu.