Portfolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku

Argitaratua: Wednesday, 7 May 2008, 10:00 AM
H67

Hezkuntzaren teorian gertatu den paradigma-aldaketak ezinbestean izan du bere isla ebaluazioa ulertzeko moduan. Izan ere, i(ra)kas-prozesua nolakoa, halakoa izango baita ebaluazioa. Atzean gelditu dira irakaskuntza ezagutza-transmisio hutsera mugatzen zireneko garaiak; gaur egun denok aitortzen dugu hizkuntzaren sistema gramatikala ezagutzea ez dela nahikoa ikasle batek hizkuntza erabiltzen dakiela esateko. Ikuspegi estrukturalistei ikuspegi komunikatibo, eklektiko eta konstruktibistek gailendu zitzaizkien. Irakasteak eta ikasteak zentzu berria hartu eta prozesua erabat aldatu zen. Prozesu horretan, ikaslea bihurtuko da ardatz, bera izango da bere ikastearen lehen egile eta erantzule. Eta irakaslea tresna lagungarria izango du prozesua horretan.

Comments

    Beste eduki interesgarriak

    hizpide 69

    Hizkuntzen Portfolio Europarra: esperimentazioa

    Artikulu honetan, Hizkuntzen Portfolio Europarra hizkuntzak ikasteko kontzientzia eta autonomia garatzeko tresna gisa aurkeztuko dugu, ikas-prozesua ebaluatzeko eta bideratzeko lagungarria dena eta eleaniztasuna eta kultur aniztasuna bultzatzeko asmoz egina. Portfolioaren zer-nolakoak aldizkari honen 67. alean plazaratu ziren “Portafolioa beste tresna bati kasle eta irakasleen esku” izenburu pean. Lan hau aurreko haren segida gisa har daiteke. Ondorengo lerroetan, adierazitakoak ikas-irakas jardunean gertatzen diren ala ez ikusiko dugu eta, era berean, ikasleek eta irakasleak esperientziaren eta HPEren gainean egiten duten balorazioa jasoko.
    Hizpide 67 alearen aurzkezpena

    Hizpide 67 alearen aurzkezpena

    Hizpide 67 alearen aurzkezpena