Hizkuntzen portfolio elektronikoa (ePortfolioa)

Argitaratua: larunbata, 2014(e)ko uztailaren 19(e)an, 16:20(e)tan
Torres, Villatoro

Portfolioak lanbide-eremuan sortu ziren, eta laginak jasotzeko bitartekoak  dira. Gero eta gehiago erabiltzen dira hizkuntzen ikaskuntzan, ikas-irakas prozesuetako euskarri gisa.
Modulu honetan, portfolioaren eta portfolio elektronikoaren nozioez jardungo dugu, eta hizkuntzen ikaskuntzan duten erabileraren aurkezpena eta analisia egingo.

(Bideoa espainieraz)

HABE Liburutegia

Beste eduki interesgarriak

F.J. Villatoro, L. Torres

Nortasun digitalaren kudeaketa lanbide-sareetan

Web sozialaren testuinguruan, erabiltzaileak parte hartzen, adierazten eta komunikatzen dira, eta kontsumitzaile pasiboak izatetik edukien ekoizle eta hedatzaile izatera igarotzen dira. Interneten gertatzen denaren eragile bihurtu eta bertan agertzeko aukera izateak ezaugarri jakin batzuez bereizten gaitu, eta ezaugarri horiek definitzen dute gure nortasun digitala, zeina Sarean partekatzen, adierazten eta egiten dugun guztia den, beste batzuek gutaz partekatzen edo adierazten duenarekin batera. Gure ingurunea gero eta digitalagoa da, edozer gairi buruzko datu eta iritziak sortzen ditu egunero, baita guri buruzkoak ere askotan. Jadanik, kontua ez da gehiago ala gutxiago erabiltzen ote dugun sarea, edo abian ote ditugun gure profilak sare sozialetan. Nahi ala nahi ez, eta salbuespen bakan batzuk izan ezik, denok gaude era batera edo bestera sarean eta sareetan. Denok dugu, batzuetan oharkabean, hatz-markaren bat. Funtsean, denok dugu nortasun digitala. Lantegi honetan, ikasleak eta hizkuntzak eragile sozial moduan nola agertzen diren Sarean landuko dugu (EEMen azaldutako deskribapenaren arabera), eta, batez ere, sare profesionaletan egin beharreko kudeaketaz jardungo dugu. (Bideoa espainieraz)*
Torres, Villatoro

Lifelong learning: bizitza osorako ikaskuntzarantz

Saio honetan, labur hitz egingo dugu lifelong learning kontzeptuaz eta hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzarekin duen erlazioaz, jardunaldien amaiera gisa. Hainbat adibide aztertuko ditugu: hizkuntza-ikaskuntzaz, irakasleen prestakuntzaz eta bizitza osorako ikerketaz. Aurreko saio guztien laburpena izango denez, landutakoa laburbiltzen saiatuko gara. (Bideoa espainieraz)
Torres, Villatoro

Sarrera konexio-ahalmenari

Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea etenik gabe ari da aldatzen, eta sortzen diren gogoeta eta birplanteamenduen, nahiz ikuspegi eta gizartean jarduteko proposamen berrien lekuko gara gu. Saio honetan, hezkuntza-proposamen nagusietariko bat azalduko dugu, George Siemensen Konexio-ahalmena, zeinak hezkuntzaren egungo testuingurua berriz hausnartzera lagunduko digun. Hezkuntza-teoria hau sortzen da teknologiak dituen ondorioak aztertzetik —nagusiki, Internetek eta sare sozialek—, bai gaur egungo bizitzeko eran, bai komunikatzeko moduan, baita ikasteko eran ere. (Bideoa espainieraz)
torres Villatoro

Sarearen bilakaera eta ikaskuntzan dituen ondorioak

Lehen saio honetan, baliabide digitalaren ezaugarriez eta garapenaz jardungo dugu (web 1.0tik web 3.0ra). Lehen hurbilpen gisa, informazio-teknologien eta komunikazioaren garapenak irakaslanaren baitan duen garrantzia aztertuko dugu, baita ikas-irakas prozesuetan dituen ondorio zuzenak ere. Baliabide digitalaren ezaugarriak eta garapena Web 1.0 eta kontrol-arotik web 2.0ren loraldira Mugikortasuna eta nonahikotasuna: web 3.0 (Bideoa espainieraz)
Torres, Vllatoro

Ikasleen gaitasun digitalak

Atzerriko Hizkuntzetako (AH) irakasleok txertatu behar al dugu gaitasun digitala (GD) gure eskoletan? Hala bada, nola? Ba al dugu prestakuntzarik horretarako? Zer lotura du Gaitasun Digitalak Gaitasun Komunikatiboarekin? Gaitasun Digitala hezkuntzan txertatzea proposatzen dugu; bereziki, hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzaz hitz egiten dugunean, ikuspegi zabal batetik eta gai teknologikoak barne hartuta, baina baita alderdi linguistikoak, soziopragmatikoak eta hiritarrak ere, hala nola komunikatzeko ardura, kultur gaiak, sozialak eta sinesgarritasunarekin zerikusia dutenak: zer dakarren esparru batean komunikatzeak eta ez beste batean, edo nori zer esaten diozun eta zer testuingurutan. Ingurune digitaletan lan egin behar dugu atzerriko hizkuntzen ikasgelan, jakin zer eratara parte har litekeen eremu horietan, Gaitasun Komunikatiboa garatzeko. Modulu honetan, hizkuntza-ikasleen gaitasun digitalaz eta gaitasun hori eskuratzeko irakasleek duten arduraz mintzatuko gara. Beraz, honako galdera hauek egingo ditugu: Atzerriko Hizkuntzetako (AH) irakasleok txertatu behar al dugu gaitasun digitala (GD) gure eskoletan? Hala bada, nola? Ba al dugu prestakuntzarik horretarako? Zer lotura du Gaitasun Digitalak Gaitasun Komunikatiboarekin?
Torres, Villatoro

Ikasten ikasi: ikaskuntza autonomoa eta elkarlanean ikastea

Hezkuntzaren helbururik nagusietariko bat da ikaskuntza autonomoa eta ikasteko estrategiak garatzea, gure ikasleek hobeto ikas dezaten bizitza osoan zehar: estrategia metakognitiboak, hausnartzekoak, planifikatzekoak eta nork bere ikasprozesua kudeatzekoak. Ikasleak ikaskuntza autonomo hori gara dezan, egiteko aktiboa eduki behar du bere ikaskuntzan: helburu eta planifikazioan, edukietan, prozesuan eta ebaluazioan. Gaur, ingurune digitalak baliatuz izandako esperientzia batzuk azalduko ditugu; betiere, elkarlanean egindako ikaskuntzan oinarritutakoak, ikaskuntza autonomoa sustatzekoak eta ikasten ikasteko xedea dutenak: Facebook, Google Drive-en elkarlanean landutako dokumentuak, blogak, Twitter eta Instagram.
Torres , Villatoro

PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea

Ikasteko Ingurune Pertsonalen kontzeptua (edo PLE ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa. Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik.
Torres, Villatoro

Egiazko komunikazioa eta ikaskuntza esanguratsua

Ikaskuntza esanguratsua David Ausubel aditu iparramerikarrak sortutako ikaskuntza-teoria bat da, psikologia konstruktibistaren baitan. Ikaskuntza-mota honetan, ikasleak informazio berria lotzen du jadanik ezaguna duenarekin, doituz eta berreraikiz informazio biak prozesu honetan. Ikaskuntza esanguratsuak, kontzeptu berriak etenik gabe bereganatzearen aldetik, ezagutza esperientzia bidez lantzea du euskarririk hoberena, teoria buruz ikastea baino. Hizkuntzen ikaskuntzan, beraz, oso garrantzizkoa da egiazko komunikazio-egoeretan lantzea jarduera esanguratsuak, praktika gogoetatsua sustatuz horrela. Hitzaldi honetan, ikaskuntza esanguratsua lotuko dugu jarduera eta ataza esanguratsuak sortzeko beharrarekin bigarren hizkuntzen ikasgela digitalean.