Didakteka
Podcast bat bitartekotzari buruz (Carmen Ramosi elkarrizketa LdeLenguan)
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Domaine de connaissance:
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Domaine de connaissance:
- Bisitak: 691
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gurean ezaguna dugun Carmen Ramos izan da L de Lengua podcastaren 146. zenbakian elkarrizketatua; bitartekotza izan dute hizpide.
Argigarria da Carmen Ramosek nola azaltzen duen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarrian ageri den ulermenaren, ekoizpenaren, elkarreraginaren eta bitartekotzaren arteko harremana (Europako Kontseilua, 2022, 34. or.); bestalde, bitartekotza-jardueren ezaugarriak azaltzen ditu (ongi testuinguruan jarriak egon behar dutela, lan-prozesuaren andamiatzea erregula daitekeela mailaren arabera edota xede den taldea definituta izan behar dela). Era berean, honako hau azpimarratzen du:
- Ikasleek erabakiak hartu behar dituztela (laburpena egingo duten, PPTa…) eta, horretarako, informazio osoa eduki behar dutela.
- Ekintza soziala dela.
- Enpatia eduki behar dela (bestearen lekuan jarri behar dela) eta bitartekariaren ardura ere badela komunikazio eraginkorra lortzea.
Gero, bitartekotza-jardueretan gramatika eta lexikoa nola landu azaltzen du: Carmen Ramosen arabera, abantaila handiena da fenomeno gramatikalak lotu egin behar direla testuinguruarekin eta, ondorioz, esanahiarekin (eta ez genituzke landuko, adibidez, forma gramatikalak testuinguru hipotetiko batean, baizik eta testuinguru oso zehatz batean, eta jardueraren prozesu didaktikoan beharrezkoa den aldamioak eman. Lexikoa lantzeko, hasieran, ikasleak girotu egin behar dira gaiarekin (testuak irakurriz, bideoren bat ikusiz, aldez aurretik zenbait hitz hautatuz, beraiek bilatuz, beraiek definituz…). Jarduera berberak, baina azken emaitza bitartekotza izango da.
Bukatzeko, gomendio batzuk
ematen ditu:
- Bitartekotza-ariketak diseinatzeko, arretaz irakurtzeko EEMBaren LOa, zeren eta oso deskriptore egokiak eskaintzen baitira.
- Lauki bat dago bitartekotza-jarduerei buruzkoa, zerikusi duena testuen bitartekotzarekin, komunikazioaren bitartekotzarekin eta komunikazio-estrategiekin. Ideia asko ematen ditu.
- Adolfo Sánchez Cuadradoren liburuak ere (Mediación en el aprendizaje de lenguas [Irakasbileko foroetan aipatua]) bitartekotza-jarduerak eta ebaluazio-irizpideak eskaintzen ditu.
- …
Erreferentzia
Herrera, F. (esataria). (2022, irailaren 23a). LdeLengua 146, la mediación en el aula de español. [Podcasta]. L de Lengua. https://eledelengua.com/ldelengua-146-la-mediacion-en-el-aula-de-espanol/