Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezka eta oztopoak

Argitaratua: Friday, 11 May 2007, 3:10 PM
Iñaki Murua

Partaidetza pasiboa edo "lurking” delakoa gertakari hedatua da Interneten sortzen diren taldeetan. Horren zabaldua dagoen arren kezka--iturri izan ohi da maiz arduradun, administrari eta abarrentzat. Izan ere, gutxieneko komunikazioa ezinbestekoa da zereginak behar bezala burutzeko eta, azken batean, ziberkomunitateak eraiki eta garatzeko.

Beraz, fenomeno hori sortarazten duten zergatien bila ikerketa bat burutu genuen 2006ko udaberrian HABEren Irakaslearen Gunea esparru telematikoan, "Egitasmoa eta Memoria” taldean hain zuzen. Partaidetza pasiborako arrazoiak aurkitzeaz gain, partaidetza aktiborako bideak bilatu nahi izan genituen. Bihoazkie hemendik eskerrik beroenak lankide eta bidaide izan ziren guztiei.

Comments