Didakteka
1239 - 1240 ¿Cómo planificar y dinamizar el aula con diferentes niveles? / Nola planifikatu eta dinamizatu eskolak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean?
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 158
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
¿Cómo planificar y dinamizar el aula con diferentes niveles? / Nola planifikatu eta dinamizatu eskolak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? izenburupean bi ikastaro eman ditu Lola Torres Ríos irakasleak irailean.
Lehenengo ikastaroan, zenbait euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasle eta arduradun akademikok parte hartu dute (irailaren 9, 10, 12 eta 13an) eta, bigarrengoan, Debagoieneko udal-euskaltegietako irakasleek (irailaren 17, 18, 19 eta 23an).
Ikastaro hauetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, ondorengo galderei erantzuten saiatu dira: Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua?
Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.