Didakteka
Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Bisitak: 1823
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzak ikasteko garaian zailena ahozkotasuna praktikatzea eta menperatzea da. Babelium ekimena Euskal Herriko Unibertsitatean garatu den bigarren hizkuntza baten ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko proiektua da. Babelium webgunean parte hartzen duten ikasleek beste ikaskideek edo irakasleak berak prestatutako mintzapraktika egiteko ariketak aurkituko dituzte: bikoizketak egiteko bideoak, ipuinak eta komikiak kontatzeko erronkak, etab. Ariketa horietan ikasle bakoitzak bere mikrofonoa edota web-kamara erabiliz, unean bertan bideoak grabatu behar ditu, planteatzen zaizkion ahozko probak gaindituz. Aplikazioa erabiltzeko Flash plugina besterik ez da behar, nabigatzailean bertan egikaritzen baita. Ariketen erantzunak (grabaketak) egin ondoren, erabiltzaileak Babeliumen argitaratuko ditu beste ikaskideek ebaluatu ditzaten, modu kolaboratiboan.
Moodle plataforma hizkuntzak irakasteko erabiltzen den heinean Babelium bertan gehigarri gisa integratzea zerbait naturala bilakatu zen. Izan ere, aurkezpen honetan ahozkotasuna praktikatzeko Moodlerako gehigarri honen ezaugarriak eta garapenean izan ditugun arazoak nola gainditu ditugun aurkeztuko dugu.