Marrazkiari beldurrik ez

Argitaratua: osteguna, 2017(e)ko otsailaren 9(e)an, 15:10(e)tan
Marrazkiari beldurrik ez

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan irudiak baliatzea ez da berria. Kontua da, maiz, zer nolako gaitasuna dugun marrazkiak egiteko... edo zer iritzi daukagun gaitasun horri buruz, edo gaitasun hori areagotu ahal den. 

Andrew Wrigh-ek idatzitako "Hizkuntza ikasteko irudiak" liburua argitaratu zen 1992an Itzulpen Sailean. Irudiak egiteko oinarrizko zenbait iradokizun ere ematen ditu bertan. Honelako baieztapenekin egingo dugu topo:  

  • "Ikasleen eta irakaslearen marrazkiek kualitate berezia dute, berehalakotasunean eta bakoiztasunean datzana".
  • "Irakasleak edo ikasleek egindako irudiek interes handiagoa sortzen dute beti, batez ere umore-ttantta batzu eransten badizkiegu".
  • "Ekintza asko lerro hutsez egindako pertsonen marrazki sinpleen bidez errepresenta daitezke".
  • "Forma geometriko sinple bat ia beti aurki daiteke gauzarik konplikatuenetan".

Urte batzuk lehenago, 1984an hain zuzen, Enrike Larrartek idatzitako Marrazkia euskararen ikas-irakaskuntzan: franelografoa artikulua argitaratu zen Zutabe aldizkariaren 5. zenbakian.  Hasieran zera agertzen da: "Hizkuntzen irakaskuntzan elementu grafikoa erreibindikatzeko joera aspaldikoa da. Gaurregun joera hori indarberritu egin da eta hizkuntz irakaskuntzarako grafiko ugari argitaratu da".

Halaber, visual thinking edo pentsamendu bisuala sarri entzuten da azken boladan. Esate baterako, blog-sarrera hau eskaini zion Victor Cuevasek irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz eta beste hau Raquel Martínek. Ikuspegi honetatik, webgune bat sortu dute: Dibújamelas. Ekimen honi lotuta, tailer bat eskaini dute duela gutxi ELE jardunaldi batzuetan Ramon Besoníasen eskutik (ELE: español como lengua extranjera); horren inguruko laburpena ere egin du José Ramón Rodríguez irakasleak (ikus irudia). 


José Ramón Rodríguezek egindako "laburpen bisuala"


Hau guztia ikusita, garai batean HABEKO MIK aldizkarian argitaratu zen bildumatxo bat interesatuen eskura jartzeari interesgarri iritzi diogu: marrazkiari beldurrik ez  zuen (eta du) izenburu.

Bi ataletan jarri da Ikasbil esparruan aldizkariko gehigarri hori, pdf formatuan:

Erakutsi iruzkinak

Beste eduki interesgarriak

Garbiñe Larralde eta Itziar López

Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan

Gizarte honetan, irudien mundua baztertua izan da, oro har, hezkuntzaren eremutik. Dena den, gero eta beharrezkoagoa da irudiari berriz ere protagonismoa itzultzea eta berez daukan potentzial didaktikoa baliatzea. Ildo horretatik, Visual Thinking-a aliatu indartsua izan daiteke bigarren hizkuntza bat ikasteko prozesuan. Izan ere, irudien unibertsaltasunari, kode zuzenari eta interpretatzeko erraztasunari esker, edozein garunek atzeman ditzake kontzeptuak eta ideiak. Halaber, oso formula egokia eta baliozkoa da pentsamendu bisuala narrazio digitalak ekoizteko; horrela, edozein eduki modu bisual eta erakargarrian egituratzen ikasteaz gain, mintzamena eta idazmena lantzen dira.
Isabel Leal Valladares

Ikasgelan marraztea

Hiru dira artikuluaren xede nagusiak: irakasleen sormena piztea, haurtzaroan ohikoa den marrazteko zaletasuna berreskuratzea eta, azkenik, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan marrazketa eta zirriborroak egitea estrategia gisa ulertzea. Azken honetarako, adibideak eta aholkuak azalduko dira, besteak beste, marrazketa hizkuntz-gaitasunen garapenarekin, lexikoarekin edo gramatikarekin batera aztertuta. https://doi.org/10.54512/KKAQ1658 Jatorrizko argitalpena. Leal, I. (2022). Dibujar en el aula. In F. Herrera eta N. Sans (Ed.), Innovación y creatividad en el aula de español. Nuevas formas de entender la enseñanza de una lengua (165-180. or.). Difusión. Egilearen eta argitaletxearen baimenez itzulia, egokitua eta argitaratua.