Mamuak eta mamutzarrak

Publicado: sábado, 24 de agosto de 1991, 09:15
gela irekia

Nonnahiko, noiznahiko ... gizakiarengan barren-barrenean erroturik. Era anitzetan nabarmentzen da erne zein lo dagoenean. Beldurraz ari naiz. Gizakiak bere garapenaren bidean hainbat mehatxu, oztopo, eragozpen eta askotako arriskuen itzalekin egin izan du topo betidanik; eta horrelaxe izango da geroan ere nonbait. Ez da harritzekoa. Bizitzeko grinak indar handia du-eta.