"LurData" tresna estatistikoa eta adierazle soziolinguistikoak

Argitaratua: Tuesday, 30 January 2024, 8:58 AM
LurData

LurData mapa batzuen gainean eremu ezberdinetako datuak eskuratzeko eta ikusteko Eustatek sortu duen webgunea da. Alde batetik, udalerri eta EAE mailan burututako ikerketetako datuak eskura daitezke, izan biztanleria, izan langabezia tasa, izan atzerritar jatorriko herritarrak eta beste hainbat adierazle. Bestalde, datu horiek eremu ezberdinetan atera daitezke, esaterako, auzoak, interesdunak hautatutako gune bat, udalerriak eta abar.

Euskararekin lotutako hiru datu-mota ditu eskuragarri Lurdatak: 

  • euskararen ezagutza; 
  • hizkuntzen erabilera; 
  • etxeko hizkuntza. 
Azaldutako bilaketa-irizpide horiekin guztiekin aukera ugari ematen ditu Lurdatak lupa modu zehatzean jartzeko edo mikro-joerak ikertzen hasteko; adibidez, herri bateko bi auzotan etxeko hizkuntza erabileran azken urteetan gertatzen ari den bilakaera.

Bukatzeko, Lurdatak HABErentzat eta euskararen biziberritzerako izan ditzakeen erabilera eta aukeren inguruan ere hausnarketa bat. Izan ere, posible litzateke Lurdataren bidez honelako datuak kalkulatzea, besteak beste: 

  • auzo batean dauden euskaltegi-kopurua eta haien kokapena;
  • euskaltegietan matrikulatutako herritarren kopurua;
  • profil linguistiko ezberdinen ‘mapeoa’ auzoka edo udalerrika. 

Egia esan, gaur egun ez dago aukera hori eskuragarri Lurdatan, baina baliagarria litzateke horretarako bidea emango balute.

Hauxe da Lurdatara sartzeko bidea; Lurdata erabiltzeko tutoriala ere badago.