Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan

Argitaratua: mercredi 25 mai 2016, 12:42
L de lengua

"Lexikoaren lekua hizkuntzen irakaskuntzan". Horren inguruan ari dira Anna Sánchez Rufat eta Francisco Jiménez Calderón, Extremadurako unibertsitateko irakasleak, L de Lenguaren 104. podcastean. Euren ustez, ez da azken urteotan ikuspegi aldaketa handirik eman lexikoaren ikas-irakaskuntzan: ardatz izaten jarraitzen du, baina ez da sistematikoki lantzen.

Elkarrizketan, zenbait gairen artean, honako gaiak azaltzen dituzte: a) ikasgelan ikuspegi lexikoa nola txertatu beharko litzatekeen (azalpen testuinguruan jarria, behaketa hausnartua, praktika gidatua eta erabilera komunikatiboa); b) berariazko zer estrategia landu behar diren eta zergatik (antzekotasunak eta kidetasunak, adimen-mapak …); eta c) lexikoa aurkezteko garaian, zer irizpide baliatu beharko liratekeen (maiztasuna, erraztasuna, beharra eta erabilgarritasuna). Horretaz gain, hizketagai dituzte podcast honetan lexiko-aniztasunari aurre nola egin, eta hiztegiaren eta corpus lexikoen erabilera.

Beste eduki interesgarriak

107

H379 – El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2

Susana Martínek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2014an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El léxico en la comprensión y la expresión oral en L2" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
114

H391 — ¿Qué hacemos cuando hablamos?”: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2

Susana Martín Leraltak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2015ean HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "¿Qué hacemos cuando hablamos?: procesos, factores y estrategias en la interacción oral en L2" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Rufat & Jiménez

Irakaskuntza komunikatiboari ikuspegi lexikoak aplikatzea

Ikuspegi lexikoak dira metodologia-bide berrien adibideetako bat; are: balio handia lortu dute hiztegiari rol nagusia ematen dioten ikuspegiok. Hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntzaren helburua komunikazio-gaitasuna dela aintzat harturik, honako hauek aztertuko dira artikulu honetan: hiztegiaren rola zein den, zer hiztegi irakatsi behar den, eta zeintzuk diren hiztegi hori eraginkortasunez ikasteko faktoreak. Horren ondoren, hiztegiaren ikaskuntza komunikatiboa sustatzeko proposamen bat aurkeztuko dute artikulugileek. Izan ere, euren hitzetan, beharrezkoa da eztabaidatzea nola bateratu ikuspegi lexikoetatik eratorritako planteamenduak, AOIren araberako metodologia eta komunikazio-gaitasuna eskuratzeko asmoa.