Kontaketa, azalpena eta preskripzioa: sekuentzia nagusiak

Argitaratua: asteazkena, 2008(e)ko maiatzaren 7(e)an, 10:25(e)tan
Pello Esnal

Lehendik ere plazaratuak ditugu, aldizkari honetan, testu-motei buruzko zenbait lan: 'Testu-motak" (Adam, 1996), "Tipologia egin nahian" (Beaute, 1996), 'Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza" (Esnal, 2003), "Preskripzioa: oinarrizko hizkuntz ekintza" (Esnal, 2004) eta 'Testu-motak" (Elosegi; Esnal, 2004: 55-66).

Orain, berriro ere dakargu gaia orrialde hauetara, euskarari eta euskararen irakaskuntzari aplikatu izanak emandako bermean oinarrituta. Baina egilea ez da mugatzen orain artekoa biltzera eta eguneratzera. Sintesi berria ere aurkezten du, testu-motei izen berria -eraberritua- ipintzeraino: sekuentzia. Geroak -jardun didaktikoak- probatu eta frogatuko du -frogatzen ari da- zer neurritan den baliagarria eta eragilea.