Katalana helduei irakasteko curriculumaren berrikuntza paradigmak eta irakasleen formazioa eta materialak

Argitaratua: Sunday, 10 October 1999, 11:40 AM
Hizpide Monografia 3

Gaia katalana helduei irakastea denean, 80. urteen hasierara begiratu behar da, Kataluniako autogobernu erakundeak berreskuratuta, 7/1983 Legea abian jarri zen unera. Lege horrek ezarri zituen hezkuntza-sisteman oinarrizko heziketaren bukaeran bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatzeko moduak. Horrek, jakina, irakasleak beren hizkuntz gaitasuna birzikla zezatela eskatzen zuen.