Didakteka
Joaquín Gairín Sallán, 2024/2025 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Conference
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Conference
- Bisitak: 298
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hitzaldia: La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente (Hobekuntza hezkuntza-erakundeetan. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak).
Tokia: GOIURI JAUREGIA (Martín de Salinas aretoa). Matxete plaza 1, Gasteiz (Araba).
Eguna: 2024ko irailaren 20a, ostirala
Ordua: 12:00
Hizlaria: Joaquín Gairín Sallán pedagogian katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Zenbait ikastetxe eta erakundetan irakaslea, zuzendaria eta fakultateko dekanoa izan da. Gaur egun, Antolakuntzaren Garapenerako Ikerketa eta Ikasketa Zentroa zuzentzen du (CRiEDO), baita Hezkuntza Kudeaketan Laguntzeko Nazioarteko Sarea ere (RedAGE). RETINDEko Batzorde Eragileko kidea ere bada.
Honako eremu hauetan dago espezializatua: gizarte- eta hezkuntza-garapenean, antolakuntza-garapenean, hezkuntza-erakundeen ebaluazioan eta zuzendaritzan, ezagutza kolektiboaren kudeaketan eta prestakuntza- nahiz ikaskuntza-komunitateekin lotutako gaietan. Hezkuntza-aholkulari aritu da Iberoamerikako zenbait herrialdetan. Zuzendu dituen zenbait proiektu oso ezagunak dira. Honako hauek dira bere azken lanak: El contexto organizativo como espacio de intervención, La participación de los diferentes actores en la gestión educativa en Iberoamérica eta Dirección y Liderazgo de los centros educativos.
Hitzaldia: La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente (Hobekuntza hezkuntza-erakundeetan. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak).
Aldaketa eta hobekuntza etengabeko erronkak dira egungo gizartean, eta
aukera ere badira hezkuntza-erakundeentzat, eskolako emaitzak eta
ekintzen kalitatea hobetu nahi badituzte. Hobekuntza hori lortzeko,
ezinbestekoa da elkarri lotuta aztertzea curriculumaren, antolakuntzaren
eta irakasleen garapena.
Azterketa
horretatik eratorritako berritze-prozesuak indartuz eta babestuz egingo
dugu aurrera antolaketa-faseetan, eta ikasten duten nahiz ezagutza
pedagogiko berria sortzen duten zentroak lortuko ditugu. Prozesu hori ez
da bat-batekoa, eta beharrezkoak dira aldaketa-eragile gisa jardungo
duten irakasleak eta zuzendariak, bai testuingurura bai laneko
beharretara ondoen egokitutako estrategiak erabiliko dituztenak.
Oharra:
Ekitaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 943 022650 telefono-zenbakira edo idatzi zuzendaritza@habe.eus helbidera irailaren 13a baino lehen.
Amaieran, partaideek solasaldirako aukera izango dute.
Comments