Israelgo Telebista

Argitaratua: Friday, 20 April 1984, 10:40 AM
Gai monografikoa

Israelek 1948. urtean lortu zituen bere askatasun eta burujabetza. Garai hartan Israelen bizi ziren juduak 650.000 ziren. Horietatik % 90ek hebraieraz zekien, gutxi zein asko. Hogeita hamasei urte geroago, Israelen bizi diren juduak 3,5 milioi dira. % 55 Israeletik kanpora jaioak dira eta nekez aurki daiteke hebraieraz ez dakienik.

Gaur egun, hebraiera da Israelgo administrazio, hezkuntza eta komunikabideetako hizkuntza ofiziala. Umetan hebraieraz ikasi zuen lehen belaunaldiak 30 urte inguru ditu, eta bere heziketan zehar, eskola, prentsa idatzia, irratia zein telebista hebraieraz aurkitu izan ditu ia betidanik.

Comments