Euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia

Argitaratua: mardi 24 octobre 2023, 10:20
Etxepare Institutua

Bi irakurle hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea erabaki du Etxepare Euskal Institutuak, honako unibertsitate hauetako batean aritzeko: 

Gaur, hau da, 2023ko urriaren 24ko EHAAn, eman da argitara Etxepare Euskal Institutoko zuzendariaren Ebazpena; bertan daude jasota, besteak beste, deialdiaren helburua, baliabide ekonomikoak, hautagaiek bete behar dituzten baldintzak,  lan-baldintza zehatzak eta egonaldiaren baldintzak unibertsitatearen arabera eta eskabideak aurkezteko lekua eta epea. Azken honi dagokionez, hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. 

Etxepare Institutuaren webgunean dago eskura irakurletzei buruzko informazio orokorra.