Didakteka
Irakasbilen parte-hartze aktiboagoa izateko
Publicado: lunes, 28 de marzo de 2022, 12:42
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Visitas: 1696
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Duela gutxi, honako hau idatzi zuen Iñaki Villosladak Irakasbil webgune honetan dagoen ebaluazioa foroan:
Egiaztatze-deialdien inguruan sor litezkeen elkarrizketak eta ebaluazio inguruan ekarpenak biltzeko lekua da foro edo eztabaidagune hau. Bertan mezuak jarri nahi izanez gero, nahikoa da Ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile-kontua izatea.
Foroko mezuak, Irakasbileko gainontzeko edukiak legez, edonork irakur
ditzake. Iruzkinak egiteko, foroetara harpidetzeko edota horietan
idazteko, berriz, beharrezkoa da baina ez da nahikoa Ikasten.ikasbil.eus plataforman erabiltzaile-profila edo kontua izatea; nolabait esateko, Irakasbilen "matrikulatuta" egon behar du horrez gain.
Ez da gai berria. Izan ere, 2017ko "Irakasbilen parte hartzeko bideak" sarreran antzekoari erreparatu zitzaion, e-Hizpideko artikulu bati aipu eginez gainera.
Edonola ere, arazorik edo zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan: prestakuntz@habe.eus
Mostrar comentarios