INGURA proiektuaren aurkezpena

Publicado: jueves, 31 de marzo de 2022, 12:25
INGURA

Euskara online ikasteko INGURA ingurune digitala sortzeko zereginetan ari da HABEren Metodologia eta Edukien Arloko lantaldea. Dagoneko lehen urratsak eman ditu; horien berri emateko,  aurkezpen-saio bat antolatu zen Bilbon martxoaren 24an euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroko ordezkarientzat. 

Hona hemen egitasmoaren zertzelada nagusiak eta aurkezpen-saioan emandako azalpenak. 

INGURA ingurune digitala 

INGURAren bidez, laster online metodo bat eskainiko du HABEk, gailu elektroniko ugaritatik euskara-ikasleak modu gidatuan nonahi eta noiznahi ikas dezan.   

Oinarrizko mailetarako helburu-edukietatik hasita, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) ildo metodologikoei jarraikiz diseinatuko dira INGURA ikastaroak, ezaugarri teknopedagogiko berritzaileak izango dituen ikas-ingurune batean,  bakarkako nahiz taldeko ikas-irakaskuntza ahalbidetuko duten hizkuntza teknologiak eta gamifikazio-estrategiak eskainiz, besteak beste. 

INGURA egitasmoaren garapenak lan-lerro ugari eta planifikazio handia eskatuko du, bai definizio eta baita gauzatze uneetan ere. Horren jakitun, HABEren INGURA lantaldeak, beste hainbat erakunde eta aditurekin lankidetzan, urtebete darama zereginak zehazten, urratsak ematen eta datozenak aurreikusten. 

Orain arteko ibilbidea zertan izan den eta aurrera begira, epe motz nahiz luzerako, HABEk, INGURA inguru digitalari dagokionez, zein helburu dituen azaldu eta euskaltegi nahiz autoikaskuntza zentroetako lankideen ekarpenekin osatzeko asmoz, INGURA egitasmoaren aurkezpen-saioa antolatu zen, esan bezala,  martxoaren 24an, Bilbon. 

2022ko martxoaren 24ko aurkezpena


Harremanetarako


Otros contenidos interesantes

Axun Ertzibengoa Aizpiolea

Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen

Online euskara ikasteko "Ingura" egitasmo berria sortzeko prozesuan orain arte egindako bidea jasotzen du artikulu honek. 2021eko martxoan hasi eta gaurdaino emandako pauso eta hartutako erabakiez gain, finkatu diren puntuen berri ere ematen da: Inguraren ezaugarri nagusiak, berau osatuko duten ikastaroen antolaketa, eta ikasunitateen edukiak, besteak beste. Ingura inguru digitalak eredu teknopedagogikoa izango du oinarri. A1-C1 bitarteko mailak eskainiko ditu, eta orain arte euskara ikastera hurbildu ez den herritarra erakarri eta erabiltzailearen eta euskaltegiaren arteko zubi-lana egingo du. Euskara ikasi nahi duen orori tresna erraz, erakargarri eta motibagarria eskaintzea du xede. https://doi.org/10.54512/CDLS3475