Didakteka
Ikus-entzunezkoak eskolan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Domaine de connaissance:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Domaine de connaissance:
- Bisitak: 1430
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 0
Film laburrak edo bideo-zatiak eskolan erabiltzea da teknologiak baliatuta dugun aukeretako bat. Aspaldikoa da, esate baterako, Itzulpen Saila bilduman argitaratu zen "Bideo hizkuntzen irakaskuntzan" liburua. Duela gutxiko proposamenik ere badaukagu eskura, Ikasbil-en dagoen "Zonbiak euskal zineman" jarduera, esaterako.
Film laburren erabilerari buruz mintzatu ziren joan den astean --mintzatu edo, ohi bezala txio bidez izan baitzen-- CharlaELE ekimenean. Horren ondoren, baliabideen zerrenda bat egin dute bertan azaldutakoekin. Ikusiko duzunez, ELE eskolei begirakoa izan arren, badaude hitzik gabeko filmak edota gure esparrura egokitu daitezkeen proposamenak.
Halaber, aplikazio eta programa ugari dago ikusentzunezkoen ekoizpenean parte hartze zuzena izateko, prosumitzaile gisa arituz gainera: bikoizteko, grabatzeko, editatzeko, azpititulatzeko... Horren ingurukoa izan zen Natalia Contraresen ekarpena, "Docentes al borde de un ataque de medios. Audiovisual y creatividad en el aula de ELE" tailerrean; martxoaren hasieran Madrilen egindako VII Jornadas Didácticas de Difusión en Madrid jardunaldietan egin zen tailer hori. Bertan erakutsi zuen, besteak beste, arestian adierazitako zereginetarako bide ematen duen Clipfair webgunea.