Ikasgela kudeatzeko teknikak

Argitaratua: Tuesday, 15 January 2019, 1:18 PM
IS 56 azala

Ikasgela bat kudeatzea zure ikasleek ikasteko duten prozesua kudeatzea da, ikasgela barruan gertatzen dena antolatuz eta kontrolatuz.

      • Edo ez antolatzeko eta kontrolatzeko nahita hartzen duzun erabakia.
      • Edo kontrol hori ikasleen esku uzteko edo hari uko egiteko modua.

Horretaz gain, aukera horiek saihesten dituzunean edo haiekiko ezjakin zarenean gertatzen dena (edo gertatzen ez dena) ere bada.

Ikasgela kudeatzeko egiten dituzun aukerek lotura handia dute zure gelan sortuko den laneko giro bereziarekin (alegia, zer sentitzen den zeu irakasle zaituen ikasgela batean egotean). Hau da, ikasteko gogoa pizten digun leku atsegina edo aspergarria den, parte hartzeko gogorik eta inspiraziorik eragiten ez duena. Irakasteari eta ikasteari buruzko zure usteak islatzen dituzte: ikasleei eta beren potentzialari eta irakasle-ikasle harremanari buruz pentsatzen duzuna. Guztiek ikasgelarekiko zer harreman duten azaleratzen dute, baita zu zeu zati zaren ikaskuntza erakundeko hierarkiarekiko ere.

HABE liburutegian

Beste eduki interesgarriak

L de lengua

LdeLengua 143: ikasgelaren kudeaketa

Ikasgelaren kudeaketa landu du Francisco Herrerak L de Lengua podcastaren 143. emanaldian Begoña Montmany eta Juan de Dios Lopez Raelekin izandako elkarrizketan. Dimentsio aniztuna izaki, zenbait arlo landu dituzte, besteak beste, espazioa, eskolako dinamikak, informazio-iturrien ugalketa, taldearen sinergia eta giroa, H1aren erabilera, argibideak ematea eta zuzenketa eta atzeraelikadura. Erreferentzia batzuk ere eman dituzte sakondu nahi duenarentzat; horien arten Itzulpen Saila bildumako 56. zenbakia.