La corrección de los escritos: del rojo a la nube. Daniel Cassany

Argitaratua: osteguna, 2016(e)ko martxoaren 31(e)an, 12:42(e)tan
Cassany

Zuzenketak egitea lehen bezain garrantzitsua da; egun gehiago idazten delako eta testu onak ibilbide luzeagoa duelako. Horixe da, hain zuzen, Daniel Cassanyk “La corrección de los escritos: del rojo a la nube” artikuluan aditzera ematen duena.

Betiko aholkuak baliagarri izaten jarraitzen omen dute, baina zenbait hausnarketa egin behar omen da, besteak beste, idazkuntzan ematen ari diren aldaketak direla-eta, zuzenketa bera zaildu egin delako.

Haatik, denborak eta teknologiak aurrera egin badute ere, antzeko galderak omen daude mahai gainean: akats eta errore guztiak zuzendu behar dira? Zein da zuzenketa bideratzeko modurik egokiena? Onartu egin behar al da mezu, foro eta txatetan arauditik kanpo dagoen idazkuntza? Merezi al du ortografia irakastea berandu baino lehen denek zuzentzailea erabiliko badute?

Galdera horiek oinarri hartuta, idazten irakasteko eta idatziak zuzentzeko Internetek sortarazitako aldaketak eta eskainitako baliabiderik adierazgarrienak azaltzen ditu Cassanyk artikuluan, eta bidenabar, eguneratutako dekalogoa eskaintzen du:

  1. Ikasleak ikas dezakeena baino ez zuzendu
  2. Zuzendu ikasleak edukia oraindik fresko duenean
  3. Zuzendu zirriborroak
  4. Ez eskaini erantzun zuzena
  5. Azalpenak zehatzak izan daitezela, argiak eta eraginkorrak
  6. Ikasgelan bertan denbora eskaini zuzenketari
  7. Ikasleen arteko lankidetza sustatu zuzenketan
  8. Irakatsi kontsulta-iturri digitalak eta analogikoak erabiltzen
  9. Baliabide didaktikoa izan dadila zuzenketa
  10. Proposatu hausnarketa bideratuko duten atazak

Cassany, D. (2016). La corrección de los escritos: del rojo a la nube. TEXTOS. Didáctica de la Lengua y de la Literatura,  71, 38-43.

Beste eduki interesgarriak

Idatzi

Escribir es reescribir. La reescritura en las secuencias didácticas para la expresión escrita

Writing is rewriting. Aipamen horrek azaleratzen du idazkuntzaren alderdirik zailenetarikoa: lehen bertsiora itzultzea, berori aztertzeko, hobetzeko eta azkeneko bertsioa doitzeko. DOLZek eta SCHNEUWLYk aditzera ematen dutenez, prozesu motela da idaztea, neketsua, joan-etorri handikoa, etenik gabeko berridazketak eskatzen dituena.