"10 minututan" podcasta

Publicado: viernes, 10 de diciembre de 2021, 12:03
10 minututan

2018an jarri zen martxan 10 minututan podcasta ZuZeu Podcast sortzearekin batera. Dagoeneko 5. denboraldia amaitzen ari da eta tartean hainbat aldaketa egin dira. Esaterako, orain, Maite Goñi zuzendariaren eta ULU Media podcast ekoiztetxearen elkarlanean oinarritzen da.

Saioari buruz

Pedagogia eta teknologia uztartzen ditu 10 minututan podcastak, teknopedagogia alegia. Hezkuntzaren esparruan, irakasleei eta gurasoei begirako joera teknologikoak, praktika onak, baliabideen azalpenak eta elkarrizketa interesgarriak plazaren erdigunean ipintzen ditu. Arlo honetako berritasunak eta joerak lantzen dira, hezkuntzaren eta teknologiaren amaraunan murgilduz. Aplikazio eta gailuei erreparatuz, baina are gehiago helburu didaktikoak aintzat hartuta, begirada pedagogikoei.

 “10 minututan” izenak iradokitzen duen bezala, saio labur eta biziak dira, 15 minutu ingurukoak. Denboraldi bakoitzak 12 saio ditu. Podcast-plataforma ezberdinetan dago entzungai orain: Google Podcast, Spotify, Apple podcast… Lehendabiziko denboraldietakoak, aldiz, ZuZeu Podcast-en bertan ere bai.

Lantaldea egun

Maite Goñi irakasleak gidatzen du saioa, eta berarekin Oier Aranzabal kazetaria egoten da solasean. Maite arduratzen da edukiez eta Oierrenak dira, berriz, edizio-lanak. Etxeberria anaiek, Martin eta Xabierrek, gidoiak egiten dituzte. Azkenik, Maite bera eta ULU Media arduratzen dira kudeaketaz eta zabalkundeaz.

Gaiak

  • Lehenengo denboraldian, hezkuntza arloko joera teknologikoei buruz aritu ziren batik bat.
  • Bigarrenean, aldiz, ikastetxe ezberdinetako praktika eredugarriak ezagutze aldera (benetako praktikak, ikastetxeetan egiten ari direnak) horiek burutzen ari diren irakasleak elkarrizketatu zituzten.
  • Hirugarren denboraldiak itxialdiarekin bat egin zuen eta, horregatik, aurrez aurreko i(ra)kaskuntzatik lineako i(ra)kaskuntzara pasatzeko eman beharreko urratsak azaltzeari eskaini zitzaion denboraldi osoa. Horretaz gain, pandemia-garaiak agerian utzi dizkigun gabezia eta erronkei ere erreparatu zitzaien.
  • Azken bi denboraldietan orotariko gaiak landu dira: berrikuntzak, aplikazio interesgarriak ikasle eta irakasleentzat, segurtasuna eta pribatutasuna...

Hona hemen orain arteko guztiak.

1. denboraldia

1

Gamifikazioa hezkuntzan

2

Jartzazu MOOC bat zure bizitzan
3

Identitate digitala, egunero idazten da

4

Mugikorrak eskolan, bai ala ez?

5

Mugikorrak ikasketa tresna bihurtzeko app didaktikoak

6

Errealitate birtuala eta errealitate areagotua ikasgelara?

7

Neurozientzia, hezkuntzaren giltza

8

Natibo digitalen belaunaldia eta alfabetizazio mediatikoa

9

Podcastak hezkuntzan

10

Flipped Learning: nola irauli zure ikasgela

11

Digitalki konpetentea zara?

12

Netiketak, Interneteko 10 mandamentuak

2. denboraldia

1

Ikasleen motibazioa eta Txikipedia

2

Iraulitako ikasgelen bertuteak: Jesus Mari Rey

3

Ikasleen komunikazio gaitasunaz, Aitor Uriondo

4

Gamifikazioa praktikara eraman: Andoni Sanz

5

Digitalizazioa nondik eta nola, Elena Errasti

6

Software askea hezkuntzan, Iñigo Gebara

7

Software askea hezkuntzan II, Josune Gereka

8

Zebrabide eta semaforo digitalak

9

Konpetentzia digitalak hezkuntza publikoan, Xabier Mujika

10

Etorkizuneko gaitasunen laborategia, Arrate Ugalde

11

IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala

12

Portfolioa ikasgelan, Sirats Santa Cruz

13

3D inprimagailuak eta ikasketa zerbitzua, David Muñoz

 

3. denboraldia

1

Berta Martinez: irakaslea konfinamendu garaian

2

Hezkuntzako Baliabide Irekiak

3

Amarauna plataforma

4

Urruneko irakaskuntzarako plataformak

5

Ikaskuntza baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak

6

Bideo-azalpenak eta ulermenaren neurtzea

7

Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez

8

Ikasleekin elkarreragiteko moduak

9

Jarduera interaktiboak sortzeko tresnak

10

Ikasleen arteko elkarlana ingurune digitalean

11

Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak

12

Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)

 

4. denboraldia

1

Gure ordenagailu eta mugikorretako harresiak

2

Segurtasun-kopiak eta beste arma batzuk

3

Ikasten ikasteko estrategiak (I)

4

Ikasten ikasteko estrategiak (II)

5

Interneteko ur sakonak: gurasoen kontrolerako tresnak

6

Internet oihana: haurren arauak eta gurasoen papera

7

Robotak irakasle direnean

8

Bideokonferentzien aroan

9

Mikroaplikazio makropraktikoak

10

Baliabide digitalen bankuak eta altxorraren mapa

11

Nabigatzaileentzako ezinbesteko gehigarriak

12

Ikasturtea (ondo) agurtzeko ideiak

 

5. denboraldia (2021eko irailetik)

1

Kurtso-hasiera, elkar ezagutzeko sasoia

2

Kurtso-hasiera, elkar ezagutzeko sasoia (II)

3

Etorkizuneko ikasgela marrazten

4

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa

5

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa II: ikaskuntza-menuak

6

Ergonomia digitalaz

7

Berriaren ikasgela digitala

8

Adimen artifiziala hezkuntzan

9

Ez egin lan gehiago, egin lana hobeto

10

11

12

 


Mostrar comentarios