HABE Liburutegiaren zerbitzu digitalak berriz martxan

Argitaratua: asteazkena, 2020(e)ko apirilaren 15(e)an, 13:57(e)tan
HABE liburutegia

COVID-19aren eraginez, HABE Liburutegiak bere ateak itxi egin behar izan ditu baina, egoerak ahalbidetzen duen neurrian, zerbitzuak ematen jarraitzen du.

Hala, HABE Liburutegiak berrabiarazi egin du aldizkari digitalak oinarri dituen alertak izeneko zerbitzua (alertak@habe.eus) eta, zentzu zabalean, artikulu digitalak eskatu eta eskuratzeko zerbitzua.

Dena dela, Liburutegia itxita dagoen bitartean ezin izango dute liburu fisikorik mailegatu. Galdera, eskari edo kontsultarik baduzu, idatzi liburutegi@habe.eus edo maileguak@habe.eus helbideetara.

Erakutsi iruzkinak
  • 2019anIñaki Murua - az., 2020(e)ko api.ren 22(e)an, 07:53(e)tan
    Eta maileguen epeari dagokionez, maiatzaren 22ra arte luzatu dela jakinarazi dute.