Goi-mailetarako ikasgai bat

Argitaratua: asteartea, 1983(e)ko abuztuaren 23(e)an, 12:10(e)tan
Gela irekia

Jakina denez, metodo gehienek berdintsu tratatu izan dute behe eta goi-mailako ikaslea edota behintzat metodologia berdina ezarri izan zaie biei. Ikaslea hasiera-hasieratik gure eskutan izan bada, errazago gerta dakiguke eskolen antolatzea, baina bata ikastaro trinko batetatik badatorkigu, bestea urtetan gaueskolan aritua bada, bestea bere hizkuntza ahaztu duen euskalduna bada eta bestea nik ez dakit zer baldin bada, nola antola klase hori? Nork eta zein materialez taxutu hamabost ikasleko klase hori?