Didakteka
Nortasun digitalaren kudeaketa lanbide-sareetan
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila

- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Bisitak: 1792
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Web sozialaren testuinguruan, erabiltzaileak parte hartzen, adierazten eta komunikatzen dira, eta kontsumitzaile pasiboak izatetik edukien ekoizle eta hedatzaile izatera igarotzen dira.
Interneten gertatzen denaren eragile bihurtu eta bertan agertzeko aukera izateak ezaugarri jakin batzuez bereizten gaitu, eta ezaugarri horiek definitzen dute gure nortasun digitala, zeina Sarean partekatzen, adierazten eta egiten dugun guztia den, beste batzuek gutaz partekatzen edo adierazten duenarekin batera.
Gure ingurunea gero eta digitalagoa da, edozer gairi buruzko datu eta iritziak sortzen ditu egunero, baita guri buruzkoak ere askotan. Jadanik, kontua ez da gehiago ala gutxiago erabiltzen ote dugun sarea, edo abian ote ditugun gure profilak sare sozialetan.
Nahi ala nahi ez, eta salbuespen bakan batzuk izan ezik, denok gaude era batera edo bestera sarean eta sareetan. Denok dugu, batzuetan oharkabean, hatz-markaren bat. Funtsean, denok dugu nortasun digitala.
Lantegi honetan, ikasleak eta hizkuntzak eragile sozial moduan nola agertzen diren Sarean landuko dugu (EEMen azaldutako deskribapenaren arabera), eta, batez ere, sare profesionaletan egin beharreko kudeaketaz jardungo dugu.
(Bideoa espainieraz)