Didakteka
Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI). (Iglesias Chaves, A., Etxebarria Lejarreta, A. eta Eguskiza Sánchez, N.)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Trebetasunak:
- Bisitak: 1202
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
EHUko hiru irakaslek —Aitor Iglesias Chaves, Aintzane Etxebarria Lejarreta eta Naia Eguskiza Sánchez— ‘Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa’ (hemendik aurrera, EAPI) izenburua duen artikulu bat argitaratu zuten 2021ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Huarte de San Juan aldizkarian. Proiektu berritzailea eta dinamikoa da, aurrera begira aberastu eta osa daitekeena.
EAPI dibulgazio-egitasmo bat da, eta testu-mota ezberdinen prosodia ikusteko nahiz entzuteko aukera ematen duen publiko ororentzako webgune multimedia eta interaktiboa. Aurretik euskararen beste atlas linguistiko batzuk badaude ere, prosodiari buruzko atlas edo mapa-multzo honen bidez, euskara nazioarteko beste hizkuntza batzuen parean kokatzen da.
Euskaraz ez dago atlas prosodikorik, nahiz eta prosodiari buruzko lan ugari argitaratu diren, esaterako Ainhoa Seguraren “Euskaraz irakurtzen ikasi, irakurriz euskara ikasteko” artikulu interesgarria dago e-Hizpideren 89. zenbakian, eta, berrikiago, Kepa Dieguezek e-Hizpideren 99. zenbakian “Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan” izenburupean idatzitakoa. Prosodiari buruzko lan horiek eginik, EAPI egitasmo multimedia hau euskararen prosodiari buruzko informazio esanguratsuena batzen duen lehenengo atlasa da.
Artikulu honen egileek diotenez, irakaskuntzan prosodia irakasteko lanabesik ez dagoelako, ezinbesteko tresna da euskara batuaren eta euskalkien azentuaren eta intonazioaren jabekuntzarako. Horregatik, EAPIk hutsune hori bete nahi du irakasleek euskara irakasteko behar dituzten azentu- eta intonazio-ereduak izan ditzaten, eta, nolabait ere, eskola arautuan ahozko euskara irakasteko, Lehen Hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino, zein helduen euskalduntzerako.
Hizkuntzaren irakaskuntzan aplikatu ahal izateko, EAPIk prosodiari buruzko corpus bat du honako lau azpicorpus hauetan banatuta:
- Azentuari buruzkoa.
- Intonazioari buruzkoa.
- Irakurritako testuei buruzkoa.
- Bat-bateko testuei buruzkoa.
Erreferentzia bibliografikoa:
- Iglesias Chaves, A., Etxebarria Lejarreta A. eta Eguskiza Sánchez, N. (2021). Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI). Huarte de San Juan. Filología y didáctica de la lengua, 21, 227-241. https://doi.org/10.48035/rhsj-fd.21.10
Comments