"Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024"

Argitaratua: mardi 22 mars 2022, 10:31
Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024

Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024" dokumentua aurkeztu zuten otsailaren 21ean Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Miren Dobaranek eta Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziko buru Maite Goñik. Hizkuntza-plangintzan edota normalizazioan lanean ari direnak izan ziren aurkepenaren hartzaile nagusiak; hala ere, geure esparruko baliagarriak izan daitezkeen hainbat kontu aipatu ziren, dokumentuan bertan bezalaxe.

Txostena bera 2021eko maiatzaren 21ean plazaratu zen. Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziak egindako txostena da; lau lan-lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen biltzen ditu. Hanbat adituren, erakunderen eta elkarteren lankidetzatik eta hausnarketatik sortutako dokumentua da.

Honako hauek dira, labur-labur, lerro estrategikoak eta gomendioak

1.       Euskarazko eduki digitalak sustatzea:

a.       Aisialdirako ikus-entzunezkoen alorra sustatzea, bereziki gazteei begira.

b.       Arlo akademikorako eduki digitalak sustatzea, ikus-entzunezkoak barne eta bereziko gazteei begira.

c.       Euskarazko hedabide digitalak sustatzea.

2.       Euskarazko tresna, aplikazio eta baliabide digitalak sustatzea:

a.       Euskarazko hizkuntza-teknologien garapena sustatzea.

b.       Mugikorrerako euskarazko aplikazioak sustatzea.

c.       Erabilera handiko plataformetan euskararen presentzia bermatzea.

3.       Euskarari eta euskarazko baliabideei ikusgarritasuna ematea, erabilera areagotzeko:

a.       Informazio eta Komunikazio Teknologiek, IKTek, euskaraz egitea

b.       Euskarazko tresna eta baliabide digitalen zabalkundea bermatzea.

4.       Zaintza teknologikoa ziurtatzea:

a.       Euskararen zaintza teknologikorako egitura sustatzea

b.       Euskararen kontsumoari buruzko datuak lortzea eta ikerketa sustatzea, polita eraginkorrak egin ahal izateko.


2022ko otsailaren 21eko aurkezpenaren bideoa 

Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024 dokumentua