Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?

Argitaratua: osteguna, 2015(e)ko maiatzaren 7(e)an, 09:23(e)tan
bestelako lankidetzak

Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.

Beste eduki interesgarriak

DVD 104(II)

H373 - La gestión de la identidad digital en redes profesionales

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "La gestión de la identidad digital en redes profesionales" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 91

H332 - Identidad digital vs. Identidad analógica: ¿vidas paralelas?

Jordi Solsonak hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Identidad digital vs. Identidad analógica: ¿vidas paralelas?" izenburupean. Nortasun digitalaren ikuspegi orokorra eman nahi da hitzaldi honetan, zein den Interneten uzten den arrastoa, Googlen batez ere, nola hobetu nortasun hori, eta nortasun digitalak ze garrantzia duen komunitate birtualetan, batez ere hezkuntza-komunitateetan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Adell

PLE (Personal Learning Environment) edo NIA (Norberaren Ikas-Alorra)

Sarritan entzuten eta irakurtzen dugu azken boladan PLE (Personal Learning Environment), edo bere euskarazko itzulpena, NIA (norberaren ikas-alorra, alegia). Jordi Adell da kontzeptu horren inguruan ari den adituetako bat. Berak dioenez, Internetek, sareek, teknologiek... eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.