Irakasbil
Didakteka
Euskara-agirien baliokidetza aldatzen duen Dekretu berria
Argitaratua: asteazkena, 2017(e)ko abuztuaren 2(e)an, 10:45(e)tan
Uztailaren 20an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 187/2017 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko 297/2010 Dekretua aldatzen duena.
Izan ere, Dekretu horrek ez zuen barne hartu Euskaltzaindiaren B agiria. Halaber, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) ezarri zen. Ondorioz, beharrezkoa izan da, batetik, Euskaltzaindiaren B agiria, eta, bestetik, HABEk emandako ziurtagiriak, gainerako ziurtagiriekin baliokidetzea.
Ondoko irudian dago xedatutakoaren laburpena.

Erakutsi iruzkinak
